Iñigo Martinezen fitxaketa baieztatu du Bartzelonak
2025eko ekainera arte sinatuko du kontratua; 400 milioiko etete klausulagaz.
Kataluniako Bartzelona taldeak Iñigo Martinez ondarrutarraren fitxaketa baieztatu du. Bi denboraldirako kontratua sinatuko du, zehazki, 2025eko ekainera arte eta 400 milioiko etete klausulagaz. Hurrengo egunetan zehaztuko dute aurkezpenari buruzko xehetasunak.
Taldeak ondarrutarraren abilezia nabarmendu du: “Bere aireko joko indartsuak, baloi irteera bikainak eta defentsa sendoak are gehiago indartuko dute Bartzelonaren defentsaren ardatza, hemendik aurrera ezker profila izango baitu taldean. Mila batailatan ondua, Martinez bere lidergoagatik eta izaera lehiakorragatik ere nabarmentzen da”.
Ibilbidea. Ondarroako Aurrera Kirol Elkartean hasi zuen bere ibilbidea, eta 15 urterekin Realean sartu zen. Lehen taldeagaz debutatu zuen 2011n, eta sei denboraldi egin zituen txuri-urdinean. 2018ko urtarrilean Athletic Clubek fitxatu zuen.