Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Irailaren 23an egingo da eskualdeko izaera duen VII.Ondarru-Lekitto kostaldeko lasterketa

Gaur [uztailak 5] aurkeztu dute irailaren 23an lehiatuko den lasterketa. Izena emateko aukera zabalik dago.

Naia Arantzamendi
Lea-Artibai eta Mutriku
2023/07/05

Gaur [uztailak 5] egin dute Ondarru-Lekitto VII. Kostaldeko lasterketaren aurkezpena Lekeitioko Tximista Atletismo Taldekoek Mendexako Leagi Campingean  Lea-Artibai eskualdeko laguntzen duten udaletako ordezkariekin batera. “Lasterketak Ondarroa eta Lekeitio izenak daramatzan arren, eskualdeko izaera duen lasterketa bat da”.

Irailaren 23an 17:00etan jarri dute hitzordua Ondarroa eta Lekeitio lotzen dituen 16 kilometroko bidea osatzeko: Ondarroako Itsasaurretik abiatuko da lasterketa eta lehen bi kilometroak herriko kaleetatik egingo dituzte, kostaldeko errepidetik Mendexa eta Berriatuko zonaldeak pasako dituzte eta ibilbideko azken kilometro eta erdia Lekeitioko herrigunean egingo dute, Independentzia plazan amaituko da.

Izen ematea. Lasterketako  izena ematea zabalik dago, eta  www.herrikrosa.eus webgunearen bitartez egin behar da. 250ko parte hartzaile muga ezarri dute, hortaz, izen ematea irailaren 21era arte zabalik egongo da, aurretik muga hori gainditzen ez bada.

Irteera puntuan eta helmugan kontsignak egongo dira, eta autobus zerbitzua eskainiko dute lasterketa baino lehenago Lekeitiotik Ondarroara, baita amaitu ostean ere. Hornidurari dagokionez, bosgarren eta hamargarren kilometroan jarriko dituzte, ura hartu eta edan ahal izateko. Horrez gain, helmugan jan-edana ere banatuko dute.

Gizonezkoetan 2022an ezarri zuen Abdellah Taghrafetek 48 minutu eta 32 segundoko denboragaz. Emakumezkoetan, berriz, Majida Maayoufek dauka errekorra 57 minutu eta 43 segundogaz.

Urtero legez, lehen hiru gizonentzako eta lehen hiru emakumeentzako sariak banatuko dituzte; irabazleentzako txapela, garaikurra eta 250 euro, bigarrenarentzako garaikurra eta 150 euro eta hirugarrenarentzako garaikurra eta 75 euro. “Sariak berdinak izango dira mutiletan zein nesketan”. Gainera, Lea-Artibai eskualdeko lehen hiru emakumeek eta gizonezkoek ere saria jasoko dute. Horrez gain, taldekako saria ere banatuko dute, Lea-Artibaiko herri bereko lehen lau gizonek eta emakumeek ere saria jasoko dute.

Datu historikoak. Gaur-gaurkoz parte hartze daturik handiena 2019an izan zuten; 238 partaidegaz. Emakumeen kasuan, 40 parte hartzaile izatera heldu dira.  Hori dela eta, taldekoek emakumeei parte hartzeko deia luzatu diete. Probako errekorra  gizonezkoetan 2022an ezarri zuen Abdellah Taghrafetek 48 minutu eta 32 segundoko denboragaz. Emakumezkoetan, berriz, Majida Maayoufek dauka errekorra 57 minutu eta 43 segundogaz.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.