Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Saioa Alkaiza eta Jon Ander Urresti, Geuretik Sortuak beka "zukutzen"

Udalbiltzaren bekak Lea-Artibaiko herrietan beren sorkuntza lanak jorratzeko aukera eman die hainbat alorretako sortzaileei. Alkaiza Berriatuan ari da sormen lanean; Urresti, Munitibarren, Amoroton eta Aulestin

Alex Uriarte Atxikallende
Amoroto,Aulesti,Berriatua,Munitibar
2023/07/05

Geuretik Sortuak beka deialdian hautatutako sortzaileak. Argazkia: Udalbiltza.

Udalbiltzak eta Euskal Herriko hainbat udalek Geuretik Sortuak bekaren bigarren deialdia egin dute, Euskal Herrian denetariko arte adierazpideak lantzen dituzten sortzaileei plaza emateko. Azaroaren 26an zarratu zen beka deialdia, eta, bigarrenez, jende pila batek eman zuen izena: 60 egilek. Horietatik 22 hautatu zituzten.

Bigarren aldiak, gainera, berritasunetik ere eduki du: literatura, zinegintza eta antzerkigintzako sortzaileez gain, komikigileei ere tokia egin diete. Sortzaileek, beren lana ontzeko, Euskal Herriko 39 herri eduki dituzte eskuragarri. Bekaren jomuga, hain zuzen, lurralde arteko nahasketa egitea da eta, beraz, egile gehienek beraiena ez den lurralde batean egin dute hiru asteko sorkuntza egonaldia.

Literatura eta antzergintza sailetan izena eman zuten eta alor horietan beharrean ari dira, hurrenez hurren, Saioa Alkaiza Guallar iruindarra eta Jon Ander Urresti Ugalde bermeotarra. Nafarrari Berriatua egokitu zitzaion, eta bizkaitarrari, aldiz, Amoroto, Aulesti eta Munitibar. “Berez, beste lurralde batera joan behar nintzen, baina eukaliptoei eta ustiaketa basoari buruzko obra lantzen ari naiz, eta errealitate horrek berton dauka islari argiena”.

Urrestiri “aspalditik ezagutzen duen eremua tokatu zaio: “Antzerkigintzan, Aulesti herri sobera ezaguna da; ADELen topaketak, esaterako, horren erakusle dira. Edozelan ere, Munitibarren nahiz Amoroton lanerako espazio ederra aurkitu dut”. Bermeotarrak dagoeneko egin du hiru asteko egonaldia eta “guztiz probetxuzkoa” izan dela nabarmendu du.

Errutina eraldatuz baina oharkabean pasatzen diren gaiak landu ditu Alkaizak

Alkaizak, bere aldetik, egonaldiaren bitan zatitu du, eta bigarren aldia egitea geratzen zaio. Lehen txanpaz galdetuta, “pozarren” dago: “Errutina eraldatzen duten baina oharkabean pasatzen diren kontuak islatuko ditut lanean, eta horretarako toki egokia aurkitu dut. Oro har, lanak pertsona batek bere buruaz beste egin ondoren inguruko beste hiru pertsonengan sortzen diren arrakalen inguruan jardungo du. Berriatuko herriak, mendiek, euskalki desberdin bat entzuteak… eragin positiboa eduki du sorkuntza prozesuan. Nolanahi ere, ez naiz herrikoen bizitzean murgildu gura izan; ez dut literatur indusketa mota hori egin, ez baitzait oso etikoa iruditzen tokiko jendeagaz geratzea, bere bizitzak ezagutzea, eta jakintza hori dena artefaktu literario bihurtzea”.

“Hezurdurak” prest daude. Biek ala biek ondorio bera atera dute, egonaldia egin ondoren: “Fintzeko eta lantzeko alderdi ugari daude oraindik, baina hezurdura prest dago. Abuztuan Bermeon beste egonaldi bat egingo dut, azken ukituak borobiltzeko. Uda ostean, aldiz, egonaldi labur bana egingo ditut Iparraldean. Bi horien helburua argi askoa izango da: oholtzan egongo diren kanpo elementuekin lan egitea; argiteria eta soinua dira elementuok”, azaldu du bermeotarrak.

Alkaizak ere berba bera erabili du: “hezurdura”. Iruindarrak argitu du “landa lana” egin duela Berriatuko lehen egonaldian, baina egun horiek obraren “zertzelada nagusiak egituratzeko” balio izan diela: “Oso pozik nago, lanaren oinarria egonkortuta daukadalako; dena den, bigarren egonaldian gauzak are argiago eta are landuago edukitzea da neure helburua”.

Tokiko basoaren eta eukalipto landaketen langaia jorratuko du Urrestik bere lanean

Amoroto, Aulesti eta Munitibar inguruan, eukaliptoenak barik, pinu landaketak “agerikoagoak” diren arren, Urrestik nabarmendu du basoaren eta, bereziki, lekuko baso ereduaren galera eremu horretan ere ematen den auzia dela: “Bermeo inguruan, neure jaioterrian, eukaliptoa landeketetako jaun eta jabe da, baina, edozelan ere, lanean aritu naizen herri horietan ere badago tokiko baso eredua galeran dagoela bistaratzen duen kontzientzia kolektiboa“.

Hain zuzen ere, Urrestiren belaunaldia tokian tokiko baso autoktonoa ezagutu duen “azkenengoa” izan dela dio antzerkigileak. Hortaz, arinagoko belaunaldiengana jo du, bertako basoaren “benetako esanguraz eta aberastasunaz» kargutzeko: “Adinean zaharragoak direnek, adibidez, esku zabalik hartu naute, eta neure lanerako benetan baliagarriak izan diren hamaika gauza kontatu dizkidate”.

Herriz herriko bira. Beka deialdian hautatuak izandako sortzaileek diru laguntza jaso dute, lanketarako. Jasotako kopuruagaz “mirariak egitea” ezinezkoa dela adierazi duen arren, “lagungarria” dela azaldu du Alkaizak. Egile biek, dena dela, bekaren sustatzaileek antolatzen duten bira proposamena azpimarratu dute: “Bekako edozein sormen alor izanda ere, parte hartu duten udalerrietan antzerki, nobela, komiki nahiz ikus-entzunezkoaren aurkezpena egitea ahalbidetzen dute antolatzaileek eta udalek. Bestela esanda: plaza ematen digute. Euskal Herria moduko toki batean zirkuitu hori eduki ahal izatea gauza handia da edozein sortzailerentzat”, argitu du Urrestik.

Egonaldien “balorazio aparta” eginda, bekak “produktibismotik ihes egiten duela” adierazi dute: “Emaitzari soilik erreparatu barik, prozesua, bidea, baloratzen da. Lanerako baliabide denak eskuragarri ipintzen dizkigute, esperientzia zukutzeko”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.