Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

21.000 ikusle baino gehiago batu ditu 33. Kalekak

Lekeitioko kaleak antzerkiz busti dira asteburuan, “ikusle kopuru handia” erakarriz.

Haatik konpainia, Ur ikuskizuna Haatik konpainiaren "Ur" ikuskizuna, 33. Kalekan. Argazkia: Ainara Ruiz.
Garaia Pagola Urriza
Lekeitio
2023/07/10

Hiru egunetan banatuta, hamaika ikuskizunez gozatzeko aukera egon da Lekeition, 33. Kalekan. Eguraldi onak lagunduta, Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen Jaialdia erakusleiho aparta izan da kale arteentzako. Jaialdiak oihartzun handia lortu du urte guzti hauetan, eta aurtengoan ere hala izan da.

33. edizio honetan 400 proposamenetik gora aurkeztu zituzten, eta hamaika izan ziren hautatuak. Euskal Herriko konpainiez gain, Portugal, Katalunia, Valentzia, Andaluzia, Gaztela eta Leon eta Gaztela Mantxako kolektibo eta artistek ere parte hartu dute. Goi mailako egitarau anitza aurkeztu zuten, eta 21.000 ikusletik gora elkartu dira asteburuan Lekeition.

Aurtengoan lau izan dira Kalekan parte hartu duten euskal kopainiak: Cía Trotamundos konpainiak Finito.Infinit@ ikuskizuna eskaini du, Haatikek Ur  eta Trapu Zaharrak Mesede bat egitearren. Lekittoko Deabruak konpainiak Mingarri ikuskizuna eskaini du, eta antolatzaileek aipamen berezia egin diote konpainiak izandako bilakaerari. 11 urtez aritu dira lanean, eta Kalekako antolatzeeileek azpimarratzen dutenez, “urte guzti hauetan egindako lanaren fruitua nabarmena da”. Milaka pertsona batu zituen beraien piroteknia ikuskizun erraldoiak.

Horrez gain, Espainiako estatuko eta nazioarteko konpainiak ikusteko aukera ere egon da Kalekan. Barikuan, gogoeta eta umorea batzen dituen Grands kalejira egin zuen Cia Xa Teatre konpainiak eta Cia La Tal konpainiak, aldiz, Carrillo clown ikuskizunaz erloju baten barne bizitza kontatu zuen.

Zapatuan bainugela batean bizi den auzokide baten istorioa kontatu zuen David Cebrianek, WC lanagaz, eta arratsalde guztian poesiagaz gozatzeko aukera egon zen Baychimo Teatroren Versos que anidan ikuskizunagaz. Azkenik, nazioartetik Portugalgo PIA konpainia etorri zen, Oxigeno ikuskizunagaz.

33. Kalekagaz amaitzeko, Menina kalejira eskaini zuen 7 Bubbles konpainiak, eta musika dantza eta maitasuna elkartzen dituen show-a egin zuen Holoque konpainiak.

Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete parte hartu duten konpainiei, laguntzaileei eta kolektiboei: “33. Kaleka  arrakastatsua izan bada, guztiei esker izan da”.

Honezgero, hurrengo edizioari begira jarri daude antolatzaileak, eta gogorarazi dute udazkenean irekiko dutela hurrengo Kalekan parte hartzeko deialdia.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.