Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

5.676 sinadura batu ditu Euskotren 30 Minuturo plataformak

Mutrikun, Deban, Zumaian, Arroa Behean, Mendaron, Altzolan, Elgoibarren eta Eibarren egindako sinadura bilketek "arrakasta" izan dute.

Naia Arantzamendi
Mutriku
2023/07/10

Euskotren 30 Minuturo plataformak beste urrats bat eman du tren eta autobus zerbitzuen ordutegien maiztasuna areagotzeko erronkan: 5.676 sinadura lortuta eta Debabarrenako herri batzuetako udalen babesa jasota, Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailera helarazi dute eskaera.

2022ko abenduan hasi ziren martxan Eibar eta Zumaia arteko tren zerbitzua hobetzeko kanpainarekin, hain zuzen ere, maiztasuna handitzea eskatuz. Mutrikun, Deban, Zumaian, Arroa Behean, Mendaron, Altzolan, Elgoibarren eta Eibarren  egindako sinadura bilketek “arrakasta” izan dute: “Aipatu beharra dago sinatzera animatu den askok adierazi digula egun guztian zehar, baita asteburuetan ere, maiztasuna ugaritzeko eskatu beharko genukeela”.

“Milaka herritarron eskariarentzat irtenbide egoki bat izango dugulakoan. Guztion artean hobetu dezagun garraio publikoa”

Bidea abiatuta, administrazioen gain ezarri dute begirada irtenbideak bilatzeko asmoz: “Uste dugu gure herria gobernatzen duten administrazioek ezinbestean jarri behar dituztela hainbeste kezkatzen gaituen ingurumena zaintzeko baliabideak, garraio publikoa indartuz, isurketak murriztuz eta herritarron ongizatea hobetuz, besteak beste”. Sinadura bilketak izandako arrakasta ikusita  Zumaiako eta Zestoako alkateek kanpaina babestu dute, eta horri esker, eta babes Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailera helarazi dute eskaera; astean zehar Zumaia eta Eibar arteko zatian trenen maiztasuna handitzea, alegia, ordubetean behin izan beharrean, ordu erdian behin izan dadila, puntako orduetan behintzat. 

Ekainaren 15ean Eusko Jaurlaritzaren erantzuna jaso zuten, eskaera Euskotreni helarazi diotela esanez, “jakinaren gainean egon dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan”. Egoera honen aurrean, plataformak zuzenean Euskotreni egin dio eskaera: “Lehen eskutik beraien erantzuna izango dugun esperantzarekin gaude, milaka herritarron eskariarentzat irtenbide egoki bat izango dugulakoan. Guztion artean hobetu dezagun garraio publikoa”. 

 

Trenen egoera

Gaur egun, Zumaia eta Eibar artean trena orduro igarotzen da, eta autobusek ordutegiak trenaren ordutegi berdina izaten dutela salatu dute.  Zehazki, Deba eta Eibar artean (Mallabia-Ondarroa norabidea) autobusak orduero daude, baina ia trenaren ordutegi berbera dute, eta Zumaia eta Deba (Ondarroa-Zumaia norabidea) artean, aldiz, bi eta hiru ordutik behin baino ez dago autobusa, eta trenaren ordutegiarekin bat dator.  “Izugarria da trenez dabilen jende kopurua, are gehiago orain, txartelaren prezioa jaitsi denetik eta erregaien prezioaren igoera kontuan izanik. Gainera, ziur gaude maiztasuna ugarituz gero, askoz ere pertsona gehiagok erabiliko lukeela garraio hori. Izan ere, lan eta eskola ordutegiak askotan ez datoz bat trenaren ordutegiarekin, eta ordu bete zain egon beharrak kotxea hartzera bultzatzen du jendea”.

Erlazionatutako edukiaTrenen maiztasuna areagotzeko sinadura bilketa abiatu dute

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.