Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Erkiaga eta Ibarluzea, finalera

Erkiagak eta Ibarluzeak Barandikaren eta Basqueren kontra lehiatuko dute finala, domeka honetan (uztailak 16). Sarrerak gaurtik eskuratu daitezke.

Aintzina Monasterio Maguregi
Markina-Xemein
2023/07/10

Ekainaren 9an hasitako txapelketa domeka honetan (uztailak 16) amaituko da. Erkiaga-Ibarluzea eta Barandika-Basque bikoteek lehiatuko dute Markina-Xemeingo Grand Slamaren finala, Karmen Egunean. Finalerako sarrerak gaur eguerdian ipini dituzte salgai, Eraman Jai Alairen webgunean.  18:00etan hasiko da pilota jaialdia, eta bertaratu ezin direnek ETBn ikusi ahalko dute zuzenean.

Zapatuan (uztailak 8) jokatu zuten bigarren finalerdian, bi setak irabazita sartu ziren finalera Aritz Erkiaga ispastertar maisua eta Ion Ibarluzea markina-xemeindar gaztea. Finalerako txartela garesti zegoen, eta gogor borrokatu behar izan zuten eskuratzeko; 14 eta 15 eta 13 eta 15 nagusitu zitzaizkien Jokin Arbe markina-xemeindar aurrelariari eta lesiotik bueltan jokatu zuen Unai Lekerika gernikar atzelariari. Hiru astez kantxetako lehiatik kanpo egon ondoren, “minik sentitu barik jokatu zuen”.

zesta punta

Argazkia: Guk Jai Alai

Behetik gora joan zen Lea-Artibaiko bikotea. Ispastertarraren alboko erremateagaz hasi zen partidua. Urdinak aurretik hasi ziren arren, bosna berdindu ostean, Arbek eta Lekerikak aurrea hartu zuten markagailuan (7-5, 9-6, 10-7 eta 11-8). Erkiagak eta Ibarluzeak pelota motela ateratzea erabaki zuten, eta peloteoan nagusitzen hasi ziren. Horrela heldu ziren hamalaugarrenenera (11-14).

Bigarren jokoa ere bide beretik joan zen. Abantaila polita eduki zuten Arbek eta Lekerikak (8-4). Gero, zortzina berdintzea lortu zuten urdinek, baina, berriro ere aurrea hartu zuten markina-xemeindarrak eta gernikarrak. Hala ere, pelota motelagaz urdinek partidua kontrolpean zeukatela zirudien, eta azkenengo lau tantuak segituan egin zituzten. Ispastertar aurrelariak esan bezala, Ibarluzearen interesak kontuan hartuta aukeratu zuten materiala. Izan ere, pilota biziagaz jokatzea gustatzen zaio, baina Ibarluzea eroso eta konfiantzagaz egoteko bestelako materiala hautatu zuten.

Markina-Xemeingo Grand Slam

Argazkia: Guk Jai Alai

Erkiagak bere dotorezia agerian utzi zuen, beste behin. Teknikoa da, kantxan denborak eta pausoak neurtzen ditu, eta zaleek gozatua hartzen dute bere jokoagaz. Horren adibide da lehenengo setean xisteran sartu zuen boteprontoa; publikoak ez zuen espero pelota horretan sartzea, baina zirkinik egin gabe lortu zuen. Bere maisutasunak aho bete hortz uzten ditu frontoian bildutakoak; intentsitatea noiz jaitsi ondo neurtzen du, behar den unean bizkortu, eta kantxan jaun eta jabe izateko.

Bestalde, jaialdiaren hasierako partiduan, Urko Lekerikak eta Ruben Bailok 15 eta 14 eta 15 eta 7 irabazi zien Martin Ormaetxeari eta Jon Zabalari.

Argazkia: Guk Jai Alai

Katedrala zain dago. Markina-Xemeinen lekukoa hartuko du asteburu honetan Gernika-Lumok. Bihar goizean aurkeztuko dute Gernikako Grand Slama, eta zapatuan hasiko dute.

Era berean, Jai Alai League-rako puntuagarriak izango diren Biarritzeko eta Donibane Lohizuneko masterren finalerdiak ere jokatuko dituzte aste honetan.

Erlazionatutako edukiaBarandika eta Basque, Markina-Xemeingo Grand Slameko finalera

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.