Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Konposta hartzeko aukera eskaini du Amankomunazgoak

Interesa dutenek aldez aurretik eskaria egin beharko dute.

Naia Arantzamendi
Lea-Artibai eta Mutriku
2023/07/10

Lea Artibai Amankomunazgoak Milloiko Andonegin duen konposta hartzeko aukera eskainiko du gaurtik [uztailak 10] aurrera. Horretarako aukera edukiko dute Berriatuko, Etxebarriko, Lekeitioko, Markina-Xemeingo, Ondarroako eta Ziortza-Bolibarko herritarrek.

Lea-Artibai eskualdeko zenbait udalerritan organikoaren bilketa egiten du Amankomunazgoak kaleetan jarrita dituen 2.200 litroko edukiontzi marroien bidez. 2018tik Bizkaiko konpostegira eraman dute jasotako materia organikoa, eta orain, urte horietan sortutako konposta banatzeko aukera egongo da. Hori dela eta, Amankomunazgoak Andonegin duen pabiloiaren atzean, konpostagaz betetako edukiontzi bat du beharrezkoa denean erabili ahal izateko: “5. edukiontzia erabiltzen dutenek konposta hartzeko premia daukatenean horretarako aukera izango dute”. 

Nola egin behar duten adierazteko xehetasunak eman dituzte. Lehenik eta behin, interesa dutenek aldez aurretik eskaria egin beharko dute, 900 10 48 78 telefono zenbakira deituta eta eskaria egitean ondorengo datuak eman beharko dira: izen abizenak,  helbidea eta udalerria, eskari data eta organikoaren txartelaren zenbakia edo auto/auzokonpostajean parte hartzen duen ziurtagiria. Adierazi dutenez zerrendetan apuntatuta egon beharko da, eta azken atala ezinbestekoa izango da konposta hartzeko. 

Behin eskaria onartuta etxebizitza bakoitzeko aukera bat egongo da konposta hartzeko. Gainera, eskatzailea bera joan beharko da Andonegira konpostaren bila; telefonoz zehaztuko dute zein egunetan eta zein ordutan joan behar den.  1x1x1 metroko zaku bat eramateko aukera egongo da, eta eskatzaileak eraman beharko du zakua, pala eta ibilgailua konposta garraiatu ahal izateko. 

Amankomunazgotik xehatu dutenez hartutako konposta ezin izango da saldu edo hirugarren bati eman, ezta Lea-Artibai Amankomunazgokoa ez den beste udalerrietan erabili. “Bigarrenez hartu nahi bada, eskaria berriz egin beharko da eta Amankomunazgoak, izandako eskarien arabera, erabakiko du onartzea ala ez”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.