Jose Pablo Arriagaren artelana Arretxinagan jarri dute
Arretxinagako Baselizako harritzarren artean jarri du Jose Pablo Arriagak Gutuna artelana. Hassan Alkhalafen istorioan oinarrituta, gerrak sortutako samin eta hutsunea izan dira inspirazioa eta paperezko hegazkin bihurtutako gutun bat irudikatzen du. Arretxinagako harritzarretan jartzea erabaki zuen, gerrek utzitako zauri eta orbanak irudikatzeko toki egokia direlakoan.