Oporrak Bakean programarekin Ondarroara etorri diren umeei ongietorria egingo diete
Oporrak Bakean programaren bitartez bost haur saharar ailegatu dira Ondarroara; udako hilabeteak herriko familiekin igarotzeko. Hain zuzen ere, Tindufeko errefuxiatuen kanpamendutik datoz, eta atzo [uztailak 11] ailegatu ziren herrira, familiekin bat eginez.
Ongi etorria. Herrian ongi etorria emateko asmoz, bihar [uztailak 13] ekimena antolatu dute Ondarroako Yaalah Elkartekoek. 19:00etan ezarri dute hitzordua, Alamedan. “Ondoren txokolatada egongo da”. Hala ere, ekimena baino lehenago haurrek gozatzeko aukera izango dute, 18:30eatik aurrera; marrazkiak, puxikak, aurpegiak margotzea…