Lekeitioko berbak irabazle
Maiatzean abiatu zuten argazki lehiaketa Lekeitioko Berbalaguneko kideek eta jada baditu irabazleak. Lekeitioko berba berezi bat pentsatu, lotura duen argazki bat atera eta esaldi edo definizio bategaz osatu behar zen. Webgunetik nahiz kultur etxetik bozka emateko aukera egon da, eta guztira 400 bozka inguru jaso dituzte. “Atxabal kalian behera bilin-balaunka” izenagaz aurkeztutako argazkiak irabazi du lehen saria, eta “Izurdak braunparaka” izenburuagaz, berriz, bigarrenak. Irabazleak Lumentza tabernan afaria eta AEKren material kaxa jaso ditu, eta bigarren sarituak AEKren material kaxa.