Karmen jaietako 'Ezetz jakin' lehiaketa
Atzo [uztailak 13] Markina-Xemeingo AEK-k eta Berbalagunek “Ezetz Jakin” lehiaketa jarri zuten martxan, uztailaren 13tik 16ra bitartean jolasteko. Online izango da eta egunero 10 galdera erantzun beharko dira. Erantzun zuzenak hurrengo egunean zabalduko dituzte, Markina-Xemeingo AEKren Facebookean.
Hitanoari buruzko galderak dira abiapuntua, eta baita herriari eta Karmen jaiei buruzkoak ere. Galderak erantzuteko, mugikorretik egin beharko da, QR kodigo bat irakurriz. Kodigoa AEKren Facebookean, kalean dauden karteletan edo mugikor bidez zabalduko diren esteketan aurkitu daiteke.
Sari banaketa uztailaren 17an egingo da, 20:00etan, txosnagunean. Sariak lehenengo hiru sailkatuentzat izango dira, eta kuadrilen arteko jolasetan ere puntuatuko du.