Ondarroako Udaleko batzorde osaketak egin dituzte
Ondarroako Udalean 2023-2027 agintaldian hautetsi bakoitzak izango duen ardura eta talde bakoitzeko kideek udal batzordeetan izango dituzten ordezkariak zehaztu zituzten herenegun [uztailak 12] egindako osoko bilkuran. Astebete lehenago EH Bildu eta EAJ/PNV udal taldeek agintaldiaren antolaketa egiteko bilera egin zuten udaletxean, eta bileran hitzartutakoaren arabera egin zuten antolaketa.
Tokiko Gobernu Batzarra bost lagunek osatuko dute: Urtza Alkorta Arrizabalaga, Irina Alkorta Bedialauneta eta Naiara Burgoa Lizarraga EH Bildutik eta Aitor Basterretxea Alberdi eta Adina Carril Azkarate EAJ/PNVtik. EH Bilduren bozeramailea Irina Alkorta Bedialauneta izango da eta jeltzaleena Aitor Basterretxea Alberdi.
“Udalaren baitako batzordeek azken agintaldietan modura jarraituko dute”. Batzordeburu guztiak EH Bildukoak izango direla zehaztu dute eta ordezkari bana izango dute EH Bilduk eta EAJ/PNVk. Alkortak bere eskumenak eskuordetu zituen batzordeburuengan atzoko plenoan. Horrez gain, EAJ/PNVko bozeramaileak adierazi zuenez izendapenak behin behinekoak izango dira, hortaz, izendapen horiek aldatzeko aukera izango dute datozen plenoetan.
- Antolaketa Batzordea: Urtza Alkorta (batzordeburua). Irina Alkorta eta Adina Carril.
- Ongizate Batzordea: Esti Arruti (batzordeburua). Nerea Lorenzo eta M.Dolores Etxano.
- Ogasun Batzordea: Urtza Alkorta (batzordeburua). Irina Alkorta eta Aitor Basterretxea.
- Aniztasun Batzordea: Nerea Lorenzo (batzordeburua). Esti Arruti eta Adina Carril.
- Kirol Batzordea: Ibon Bergara (batzordeburua). Ion Iñaki Artetxe eta Aitor Basterretxea.
- Ingurumen Batzordea: Irina Alkorta (batzordeburua). Urtza Alkorta eta Miren Solabarrieta.
- Hezkuntza Batzordea: Irina Alkorta (batzordeburua). Naiara Burgoa eta Adina Carril.
- Hirigintza Batzordea: Irina Alkorta (batzordeburua). Urtza Alkorta eta Aitor Maruri.
- Kultura Batzordea: Ion Iñaki Artetxe (batzordeburua). Ibon Bergara eta Aitor Basterretxea.
- Berdintasun Batzordea: Naiara Burgoa (batzordeburua). Irina Alkorta eta M.Dolores Etxano.
- Euskara Batzordea: Nerea Lorenzo (batzordeburua). Irina Alkorta eta Aitor Basterretxea.
- Pertsonal Batzordea: Irina Alkorta (batzordeburua). Urtza Alkorta eta Adina Carril.
- Turismo/Merkataritza Batzordea: Urtza Alkorta (batzordeburua). Ion Iñaki Artetxe eta Adina Carril.
Alkateordeen izendapena ere egin dute, eta ordena honetan geratu da: Irina Alkorta, Naiara Burgoa, Ion Iñaki Artetxe
eta Ibon Bergara.