San Antolin jaietako kartelak badu irabazlea
Atzo [uztailak 13] iluntzean erabaki zuen Lekeitioko Jai Batzordeak aurtengo San Antolin jaietako kartel irabazlea. Uztailaren 9an, 21:00etan itxi zen kartelak aurkezteko epea, eta guztira 20 proposamen aurkeztu dira. Mikel Gabiola Lenizen kartela izan da irabazlea, “Eixun dzanga festara!” izenagaz. Irabazleak 500 euroko saria jaso du.