Independentzia plaza "goraino beteta"
Lekeitioko EH Bilduk ekitaldia egin zuen domekan [uztailak 16], Independentzia plazan. Arnaldo Otegi, Jasone Agirre eta Oskar Matutez gain, Lekeitioko eta eskualdeko EH Bilduko ordezkariak ere bertan izan ziren, hizlari lanetan. Adierazi dutenez plaza “goraino bete” zuten, abertzalegoak errespetua merezi duela aldarrikatuz. Mezua Lekeitiotik haratago, Euskal Herri osora luzatu nahi izan zuten.