Mikel Iriondo eta Anne Sagarmendi, nagusi Ondarroako itsas zeharkaldian
Zapatuan lehiatutako Elena Fernandez itsas zeharkaldian 302 igerilarik parte hartu zuten.
Zapatuan [uztailak 15] ospatu zen 36. Itsas Igeri Zeharkaldia Ondarroan eta urtero legez Elena Fernandez Iturrioz memoriala izan zen: 302 lagunek parte hartu zuten zeharkaldian.
Nagusiek 1.500 metroko ibilbidea zeukaten aurretik. Eguraldia ez zuten lagun izan. Mikel riondok 18.49,61ko denboragaz lortu zuen garaipena eta Izarraitz taldeko Sagarmendik 20.16,58ko denboragaz.
Gazteen kategorian 600 metroko ibilbidea osatzeko erronka eduki zuten aurretik. Txanda bitan atera ziren ohi bezala, neskak alde batetik eta mutilak bestetik. Lehia eder batez gozatu ostean, Eibar Igerixan taldeko Paula Calvo eta Orioko taldeko Luka Iriondo izan ziren irabazleak. Calvok 06.24,92ko denbora behar izan zuen ibilbidea osatzeko, eta Iriondok 06.37,22koa.
Elena Fernandez Iturrioz sariaren irabazleak Mikel Iriondo eta Ioar Urkiri Ondarroa Igeri Taldeko entrenatzaile mutrikuarra izan ziren. Itsas zeharkaldiko ibilbidean parte hartu zuten igerilari nagusienek ere saria jaso zuten; gizonezkoetan Carlos Santana donostiarrak eskuratu zuen eta emakumeen artean Kairoscore taldeko Isabel Mayoralek.