Eneritz Lizardi mutrikuarrak Mexikoko Torneoa irabazi du
Uztailaren 5etik 15era lehiatu dute Mexikoko frontoian nazioarteko txapelketa, eta bertan izan dira hainbat pilotari euskaldun. Eneritz Lizardi mutrikuarraz gain, Mutrikuko Danok Bat taldeko Eñaut Urreisti eta Mikel Mantzisidor ere aritu dira bertan, eta baita Eñaut Salegi eta Jon eta Danel Mandiola markina-xemeindarrak ere. Euskaldunekin batera, mexikarrak, frantziarrak eta katalanak lehiatu dira.
Emakumezkoak lehenengoz aritu dira Mexikoko nazioarteko txapelketa horretan; Lizardik Giselagaz bikotea osatu du, eta 30 eta 26 nagusitu zitzaizkien Oihanari Mercadie-eri. Mantzisidor ere sartu zen gizonezkoen finalera, baina Benetrix frantziarrak eta Del Rio gasteiztarrak 30 eta 24 irabazi zieten hari eta Laloo-ri.
Bestalde, Jon Mandiola hirugarren sailkatu zen. Hirugarren postua erabakitzeko partiduan, Urrutia-Mandiola eta Millat-Urreisti bikoteak aritu ziren zein baino zein gehiago, eta Urrutiak eta Mandiolak lortu zuten podiumean sartzea.