Inoizko euskal ezkontza jendetsuena
Zapatuan 45. urtez jarraian euskal ezkontza antolatu zuten Gora Buru elkartekoek Lekeition.
Euskal ezkontza ospatu zuten zapatuan [uztailak 15], Lekeition, 45. urtez jarraian. Antolatzaileek adierazi dutenez, “ondo joan zen guztia”. Hala ere, zalantzan egon ziren azken ordura arte euriaren eraginez ez ote zuten ezkontza bertan behera utzi beharko, zeramatzatzen jantziak ezin baitira busti.
44 urtetan ez dela horrelakorik gertatu aipatu dute Gora Buru elkartekoek, eta aurtengoan ere eragozpenik gabe atera ahal izan ziren. “Inoizko jende gehien” batu da aurten, eta elkartekoek azpimarratu dute hori dela “gauzarik onena”, aurretik egindako lanaren erakusgarri delako ezkontzaren eguna.
Herrikoez gain, kanpoko jendea ere “ugari” hurbildu zen jantziak eta gurdia ikustera. Ikusteaz gain, gurdiak egiten duen soinu bereizgarriaren inguruan ere asko hurbildu ziren galdetzera. “Zorion asko jaso genituen, jendea pozik egon zen eta, beraz, gu ere pozik egon ginen”.
Datorren urteko ezkontza noiz ailegatuko zain daude jada el- kartekoak.