Mendexako Azoka Egunean postua jartzeko eskaera epea zabalik dago
Abuztuaren 27an ospatuko den egunean postua jartzeko interesa dutenek izena emateko aukera dute: abuztuaren 11 izango da horretarako azkenengo eguna.
Abuztuaren 27an ezarri dute hitzordua Mendexako Azoka Eguna ospatzeko eta postua jartzeko interesa dutenek zabalik dute eskaera epea:abuztuaren 11a izango da izena emateko azkenengo eguna. Bertoko produktuen erakusketa eta salmentak egiteko asmoz ospatzen dute Azoka Eguna,hala nola, barazkiak, frutak, eztia, gazta, txakolina, loreak, kontserbak eta gozogintza egoten dira.
Azoka eremua mugatua denez, antolatzaileen esku geratuko da parte hartzaileen aukeraketa: atal bakoitzean dauden izen emateen arabera egingo da. Eskaera orriak jasotzeko epea abuztuaren 11an itxiko da eta interesatuek eskaera-orria bidali behar dute, datu guztiak idatzirik eta idazkaritza.mendexa
@bizkaia.org helbidera.
Dokumentazioa. Ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute: eskatzaileak azokara ekarriko dituen produktuen zerrenda, produktuarekiko eta esplotazioarekiko agiriak, NAN fotokopia, osasun erregistroaren kopia, nekazal uztiatzearen txartelaren fotokopia, manipulatzaile txartelaren fotokopia, jarduera Ekonomikoaren gaineko zergaren fotokopia, elikagai industriaren fotokopia eta erantzukizun zibileko aseguruaren fotokopia eraman beharko ditu.
Horrez gain, antolatzaileek parte hartzeko baldintza batzuk zehaztu dituzte, eta ezberdintasunak daude modalitatearen arabera: modalitate bakoitzari dagokion xehetasunak Mendexako Udalaren webgunean kontsultatu daitezke. “Baserritarrak bere ustiategian ekoizten dituen produktuak bakarrik saldu ahal izango ditu eta produktu guztiek salmenta prezioa izan behar dute”. Garbitasun eta osasun baldintzak betetzen dituzten elikagaiak baino ezin izango dira saldu eta ontziratutako produktu guztiak behar bezala etiketatuta egongo dira.