Urriko lehenengo asteburuari begira osatu dute egitaraua: emakumeak, euskara eta Queer munduari jarriko dute erdigunean.
Sormenean arreta jartzen duen Ondarroako 6. Marabilli Festibala egingo da urriaren lehenengo asteburuan. Zinea, musika, literatura, antzerkia… kulturaz blai egin eta gozamenerako aukera eskainiko du aurtengo festibalak. “Sortzaileek beraien lanak erakusteaz gain, kezkak, zalantzak, pozak partekatuko dituzte, eta gero, jakina, emaitzaren gozamena dago”.
Aitzol Aramaio zinegilearen omenez antolatutako jaialdia bi urtetik behin antolatu izan da, baina pandemiaren eraginez geldialdia egin behar izan zuten. Manuelistek eta Aramaioren ingurukoek antolatutako izaera libre eta parte hartzailea duen jaialdia bueltatuko da Ondarroara, eta, ohi bezala, espiritu kritikoa sortzea izango du helburu. “Antolatzen dugunok herriaren eta kulturaren alde lan egiten dugu, irabazi asmorik gabeko ekimena da. Gure helburua espiritu kritikoa sortzea da eta baita ondo pasatzea ere. Saiatu gaitezen mundu hobeagoa bat egiten eta amesten, eta imajinazioaren bidez bada, hobe”. Ezohiko festibalak jendearen parte hartzeagaz hartzen du zentsua: “Ez dugu bilatzen soilik artistak agertokian egotea eta ikusleak behean, nahastea sortu nahi dugu, jendeak parte hartzea. Horregatik da bereziki garrantzitsua herritarrek parte hartzea”.
Marabillik herriarekin lotura estua dauka, horren isla da egitaraua. Famako sortzaileak gonbidatzeaz gain, herritarrek ere lekua dute, haien sormena landu eta azaltzeko. Baita herriko elkarte, kolektibo eta norbanako guztiek ere. “Aurkeztuko dugun egitarauaz gain, herritarrek eta elkarteek ere antolatuko dituzte ekimenak, hortaz, gauzak gehituz joango dira”. Gaur gaurkoz baieztatu dituzten artista eta elkarteen artean daude: Fermin Muguruza, Maddalen Arzallus, Asier Altuna, Arantxa Santesteban, Moonshine Wagon, Joseba Sarrionandiz, Esti Urresola, Ainhoa Etxebarria, Nerea Gaztia, Txo Antzerki Kolektiboa, Belako, Tapia eta Leturia…
Azken azkena. Festibal formatuan egingo den azkena dela zehaztu dute, hala ere gaur gaurkoz ez dute zehaztu zein formatutan egingo duten: “Azkena izango da formatu honetan, etorkizunean ekintzak ez dira mugatuko asteburu batera, denboran barreiatuak joango dira. Hortaz, aprobetxatu etortzeko eta ondo pasatzeko”. Sei edizio hauetan nazioartean eta Euskal Herrian puntako diren egileak ekarri dituzte Ondarroara eta “herriak magiaz erantzun du”.
EGITARAUA
Urriaren 29tik Urrriaren 8ra
- Marabilli argazki erakusketa: Yolanda Eizagirre. Alamedako Udal Erakusketa Aretoan.
Urriak 6 [barikua]
- 19:30. Marabilli Parade Zubi Zaharretik Beikozinera. Ondarroa Arraun Elkarteko arraunlariak, Kresala Musika Badan eta Manuel Elu.
- 19:45. Pelikula mozketa eta inaugurazioa.
- 20.00. Master class-a. Fermin Muguruza eta Arantxa Santesteban zine zuzendariak beraien sekuentzia kuttuak azaltzen.
- 21:30. Atsedenaldia.
- 22:00. 10 minutu. Sortzaile bakoitza hamar mutuz hitz egiten haren lanari buruz. Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Asier Altuna, Iker Sanchez, Irati Bilbao eta Ainhoa Moiua.
- 23:15. III. Marabillli Sormen Saria.
- 00.00. Haiera jaia, Portuko Ranpan: Moonshine Wagon, Malandro eta DJ Elepunto.
Urriak 7 [zapatua]
- Egun osoan. Artisau erakusketa.
- 11:00. Ttek elektrotxaranga, kalerik kale.
- 12:00. Zergatik idatzi? Joseba Sarrionandia, Mielanjel elustondorekin, Kofradia Zaharrean. Aurretik, Musika zertzeladak Unanue Musika Eskolako ikasleen eskutik.
- 12:00. Ezinezko fuola, profesionalak herriko umeen aurka, Zaldupen.
- 12:00. Boga eta sixe, arraunlariak, gazteak eta haurrak Artibai ibaian.
- 17:30. Ttek elektrotxaranga, Portutik Goiko zinera.
- 18:00. Zine gala: 20.000 erle espezie, Esti Urresola zuzendariarekin, Goiko zinan. Aurretik, Musika zertzeladak Unanue Musika Eskolako ikasleen eskutik.
- 18:00-19:00. Ttek elektrotxaranda, Goiko zinatik Zubi Zaharrera.
- 19:00 /20:00. Made in Ondarru: Nanoantzerkiak herriko gune desberdinetan: Ainhoa Etxebarria, Nerea Gartzia, Txo! Antzerki Kolektiboa eta Ondarroako aktoreak. Kontzertuak herriko taldeekin, kalean.
- 20:30. Tapia eta leturia, Musika plazan.
- Ostean. Emepebost.
- 22:00. Kontzertuak: Viva Belgrado eta Belako, Beikozinan.
- 00.00. Marabilli jai amaiera, Gaztetxean.