Asisko Urmenetaren erakusketa egongo da Simon Bolivar Museoan
Astelehenean inauguratuko dute erakusketa, hitzaldi, ekitaldi eta kontzertu bategaz.
Simon Bolivarren jaiotzaren 240. urteurrena ospatzeko Asisko Urmenetaren erakusketa jarriko dute Ziortza-Bolibarko Simon Bolivar Museoaren sarreran. Uztailaren 24an inaguratuko dute erakusketa, Asisko Urmenetak Udaletxeko bigarren solairuko aretoan emango duen hitzaldiagaz, “Nafar gerrilaria, Mariskala anderea eta Askatzailearen askatzailea. Euskal Herria Bolibartu!” izenagaz.
Horren ostean, ekitaldia egingo dute plazan, 13:30ean, eta horrekin batera, lore eskaintza. Egunagaz eta erakusketaren inaugurazioagaz amaitzeko, kontzertua eskainiko du D’Capricho taldeak, frontoian, 19:00etan.
Erakusketagaz eta museoagaz doan gozatu ahal izango da. Museoaren udako ordutegia martitzenetik barikura 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara izango da.