Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Martxan dago 45 urtetik gorako emakumeak itsasoratzeko 'Andrak erramutan' ekimena

Izena emateko aukera dago zabalik dago Etxelilaren bitartez. Horrez gain, bilera irekia zehaztu dute irailaren 12rako, beharrezko azalpenak emateko.

Orioko emakumeen ibilaldian Ondarroan egin zuten geldialdian.
Naia Arantzamendi
Ondarroa
2023/07/19

Andrak erramutan proiektu feministaren bitartez, 45 urtetik gorako emakumeek arraunean ikasi eta udan itsasoratzeko aukera edukiko dute. Ondarroako emakume talde baten ekimenez abiatu da proiektua, eta Ondarroa Arraun Elkartearen eta Udal Berdintasun Sailaren babesa jaso du. Orain, jendea animatzeko gonbidapena luzatu dute.

Miren Urresti, Sorkunde Uskola, Mamen Bidezabal eta Amaia Lasarte dira talde motorra, eta zehazki, 2018an Orioko emakume talde batek egindako Orio-Bilbo-Orio itsasbidetik dator ideia. “Orioko emakumeek abiatu zuten ekimena, eta Ondarroan egin zuten geldialdia. Trainerua emakumez beteta ikusi genuenean, ‘eta guk zergatik ez?’ esan genuen,: ‘Geuk ere egin nahi dugu’. Emakumeen konstantzia, indarra eta nahia ikusita, proiektua abiatu genuen ”.

Ideia eskuan eta gogoa barruan izanik, proiektua martxan jarri zuten. “Ez da emakume kirolariei bideratutako ekimena, kirola egin ala ez, proposamen irekia da gurea. Helburua arraunean ikasi eta itsasoa hartzea da”. Urritik eta ekainera bitartean ikasteari ekingo diote, eta datorren udan itsasoratzea da helburua.  “Badirudi behin adin batera helduta ezin dugula ezer egin, eta hori ez da horrela. Normalean kirolean ikusten ez den adin tarte nagusiagoko emakumeen taldea ikusarazi eta elkarrekin itsasoa hartzea du helburu, kaleak hartzen diren moduan, itsasoa hartzeko. Emakume gazteek, zorionez, hartuta dute, baina sasoiko emakumeek oraindik ez, eta hori konpondu beharra dago, jabekuntza kolektiboaren bitartez”. 

Orioko taldea gonbidatu zuten Ondarroara, bertan oriotarrek egindako pausoak azaldu eta norabidea zehaztu zuten. “Esandakoa jarraitu dugu, eta hemen gaude, hasteko prest eta gogotsu”. Azpiegiturak behar dituen proiektua izanik, Arraun Elkartearen laguntza behar zuten, eta lortu dute. Orain, entrenatzailearen bila dabiltza, eta proiektu feminista izanik, emakumezkoen bila dabiltza: “Herriko neska arraunlariek erakustea zoragarria izango litzateke, belaunaldi arteko elkarlaguntza izango litzateke. Bakar bat ez bada ere, talde bat batzea. Dakitenengandik ezagutza jasotzea”.

Hitzordua. Ekimenari buruzko azalpenak emateko bilera irekia egingo dute irailaren 12an, 18:30ean, Etxelilan.  “Zalantzak argitzeko eta izena emateko aukera egongo da”. Hala ere, uztailean ere izena eman nahi dutenek aukera edukiko dute 94-613 40 08 telefonora deituta (10:00etatik 14:00etara) edo etxelila@ondarroa.eus posta elektronikora mezu bat idatzita. 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.