Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

25.591 herritarrek bozkatu ahalko dute Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan

Lea-Artibain eta Mutrikun, 1.554 herritarrek atzerritik emango dute bozka.

Alex Uriarte Atxikallende
Lea-Artibai eta Mutriku
2023/07/21

Uda sasoiaren erdi-erdian, uztailaren 23an, iritsiko dira Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Herritarrak hautesmahaietara hurreratzera eta bozka ematera deituak daude etzirako, eta Madalen egunez edukiko dute, hain zuzen ere, hauteskundeak orduko hausnarketa egiteko eguna. Guztira, 63.641 biztanlek edukiko dute botoa emateko eskubidea Lea-Artibain, Mutrikun eta Busturialdean: 25.591 herritarrek eman ahalko dute botoa lehendabiziko bietan, eta 38.050ek, ostera, hirugarrenean.
 
Zenbait udalerritan, bi alderdirik bozkatuenen arteko aldea oso apala izan zen. Esate baterako, Mendexan EAJk 108 boto poltsikoratu zituen, EH Bilduk baino boto bakar bat gehiago. Alderik handiena Ondarroan egon zen, EH Bilduk EAJk baino 497 boto gehiago eskuratu baitzituen; bestalde, bai Aulestin, bai Gizaburuagan koalizio abertzaleak arinagoko hauteskundeetan lortutako boto kopurua bikoiztu egin zuen. Hirugarren alderdirik bozkatuena Elkarrekin Podemos izan zen, 1.358 boto eskuratuta.

Gorteetarako azken hauteskundeetan, 2019an, parte hartzeak behera egin zeun eta, abstentzioa, aldiz, hazi egin zen

VOX eskuin muturreko alderdiari dagokionez, azken hauteskundeetan Espainia mailan hirugarren alderdirik bozkatuena izan arren, baina eskualdean ez zuen babes esanguratsuegirik eduki: 56 boto. Espainiako eta Euskal Herriko udalerririk gehientsuenetan gertatu zen modura, behera egin zuen parte hartzeak eta abstentzioa, aldiz, hazi egin zen.

Domekako hauteskundeetan, ordezkari bi egongo dira EAJren zerrendetan. Biak ala biak ondarrutarrak izango dira. Maria Dolores Etxano bigarren tokian joango da EAJren Bizkaiko Senaturako zerrendan; Joseba Agirretxea, aldiz, jeltzaleen Gipuzkoako Kongresurako zerrendako bigarrena izango da.

Hego Euskal Herrian, posta bidezko 262.132 boto eskaera egin dituzte

Posta bidezko “uholdea”. Hauteskundeetako berbagai nagusia posta bidezko bozka da. Izan ere, herritar ugari udako oporraldian bete-betean harrapatuko ditu botoa emateko deialdiak. Hego Euskal Herrian, posta bidezko 262.132 boto eskaera egin dituzte, eta Correosek gaurko [uztailak 21] 14:00ak arte luzatu du botoa bide horretatik emateko eskaeraren epemuga. Lea-Artibain eta Mutrikun 1.554 herritarrek atzerritik emango dute bozka.

Malen Jaiak direla eta, Mutrikun anbulatorio zaharreko hautesmahaia kiroldegira mugituko dute

Bestalde, Malen Jaiak direla eta, Mutrikun hautesmahaia anbulatorio zaharretik kiroldegira mugituko dutela adierazi du udalak. Aldaketa dela eta, autobus zerbitzua ipiniko dute, herritarrei kiroldegira joateko “erraztasunak emateko”. Zerbitzua 10:00etatik 14:00etara artekoa izango da. Autobusa Komendutik aterako da eta, bidean, Goiko Paradan etena egingo du; itzulera ibilbide beretik egingo dute.

Erlazionatutako edukiaPosta bidezko botoen igoera hautesmahaietan igarri da

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.