Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
JaiakKirola

Anaien arteko lehiaketa edukiko dute Malen Jaiek

Ugaitz eta Aratz Mugertza mutrikuar anaiek malenetako herri kirol erakustaldian parte hartuko dute bihar [uztailak 22], 19:30ean, Goiko Plazan.

Alex Uriarte Atxikallende
Mutriku
2023/07/21

Mutrikuko Malen Jaietako aurtengo egitarauak denetariko emanaldi zein ikuskizunak edukiko ditu beste behin. Besteren artean, kirolak eta, bereziki, herri kirolek beraien tokia edukiko dute aurtengo jaietan. Izan ere, bihar, Malen Egunez, herri kirol erakustaldia egingo dute Goiko Plazan, 19:30ean hasita. Bertan egongo dira herriko bi protagonistak, Ugaitz eta Aratz Mugertza anaiak, aizkolaritza saioan.

Mutrikuarrek “sarri” lehiatu dute etxeko ikusleen aurrean, baina aurtengoa “ikuskizun berezia” izango dela adierazi dute aho batez: “Sokamuturraren ostean egingo ditugu herri kirolak; sokamuturrak jende asko mugitzen du Mutrikun, jarraipen handia du. Hortaz, ikusle asko bertaratzea espero dugu”.

Aratz Mugertza: “Iker Vicente egungo aizkolari puntakoena da; beraz, neure egitekoa beragaz ondo ulertzea eta lanak erraztea izango da”

Bikoteka ariko dira, eta anaietako bakoitzak bikotekide “lehiakorrak” edukiko ditu. Nagusia, Ugaitz, IƱaki Azurmendirekin ariko da; Aratz, gaztea, ostera, Iker Vicenterekin. Azken horren berbetan, bikote “orekatuak eta mailakoak” dira: “Vicente egungo aizkolari puntakoena da; beraz, neure egitekoa beragaz ondo ulertzea eta lanak erraztea izango da”.

Ugaitzek, bere aldetik, “miresmena” du ahotan, Azurmendiz mintzo denean. “Aizkolarien artean eskarmenturik handiena duenetako bat da; lehiaketa bakoitzeak maila erregularra erakusten du, gaitza da hark huts egitea. Uste dut ederto ulertuko dugula elkar eta bikote sendoa osatuko dugula”, adierazi du.

Ugaitz Mugertza: “Aratzek eta Vicentek, beharbada, guk baino freskotasun eta abiadura gehiago eduki dezakete, faktore hori beraien alde baliatzeko”

Hainbat proba egin beharko dituzte; tartean, enborrak zutik nahiz etzanda ebaki. Ordubetetik beherako lehia izango da eta, ondorioz, ez da “hankasartzeetarako tarterik” egongo, anaia nagusiaren arabera: “Edozer gerta daiteke. Aizkolaririk gazteenek, Aratzek eta Vicentek, beharbada, guk baino freskotasun eta abiadura gehiago eduki dezakete, faktore hori beraien alde baliatzeko”.

Beste Mugertzatarrak, baina, ez du hain sinple ikusten. “Ugaitzek eta Azurmendik hainbat urte daramatzate goi mailan lehiatzen; hori ez da kasualitatea. Beraien erritmoa, estiloa eta eskarmentua probesten badituzte, ez da inondik inora erraza izango haiek garaitzea”.
Biak ala biak “sasoiko” iritsiko dira herriko jaietako zitara. Aitortu dute ez dutela “prestaketa espefizikorik” egin, baina bai fisikoki, bai mentalki “dena emateko asmoz” hartuko dute lehiaketa.

Emakumeen parte hartzeaz. Aizkolariez gain, harri jasotzaileek ere plaza edukiko dute jaietan. Izan ere, Lierni Osa, Ainitze Zumeta eta Paulo Azpiazu ariko dira. Osak eta Zumetak sei harri desberdin altxatu beharko dituzte; Azpiazuk egin beharreko lana, ostera, hiru harri desberdin altxatzea izango da. Emakumeen parte hartzea herri kiroletan “barneratuta” dagoela adierazi dute Mugertzatarrek: “Alor askotan presentzia dute; beste kirol batzuetan gertatzen ez den legez, herri kiroletan genero arteko arrakala ez da hain handia; hori oso pozgarria da”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.