Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Kirmen Uribe: "Euskaraz mintzatzean mundua koloreztatzen ari gara"

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria jaso zuen atzo [uztailak 20], Beñat Garaio ikertzailearekin batera.

Naia Arantzamendi
Ondarroa
2023/07/21

Kirmen Uribe idazle ondarrutarrak Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria jaso zuen atzo [uztailak 20], Bilboko Euskalduna jauregian, bere ibilbidea balioan jarriz. Uribegaz batera, Beñat Garaio soziolinguistika-ikertzailea saritu zuten.

Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakariak nabarmendu zuenez, idazle bati eman dakiokeen saririk handiena “ahots propioa” duela aitortzea da eta Kirmen Uriberen kasua dela azpimarratu zuen. “Munduko buruhausteen inguruan gogoeta artistikoa egiteko ikuspegi propioa izatea. Kirmen gure herriaren, hizkuntzaren eta kulturaren ikuspegi propioa eraikiz ari da, gure herri ikuspegiari hegoak jarriz, eta gu ere unibertsal bilakatuz”.

Saria jasotzean nerabea zela sortu zitzaion hitzarekiko lilura gogoratu zuen Uribek. “Edertasuna izan zen idazteko lehen eragilea, askatasuna bigarrena, eta zubiak eraiki eta lagun hurkoa entzutea hirugarrena”. Euskararen etorkizuna ere ardatz izan zuen ondarrutarrak: “Euskara etorkizunaren, aurrerapenaren, aniztasunaren, jarraipenaren, justiziaren sinonimoa da. Euskaraz mintzatzean mundua koloreztatzen ari gara”. Horrez gain, euskararekiko arduraz ohartarazi zuen: “Gure ardura da euskara zama bat bezala ez ikustea gure gizartean. Gizartean edozein aldaketa egiteko gizartea irabazi egin behar duzu. Ez birziklatzea itsusia da ezta? ez du inork ulertzen, bada euskaraz jakinda ez hitz egitea ere halakoxea litzateke”.

Talentuaren ihesa. Bestalde, Beñat Garaio ikerlariakk Kia ora, takatāpui: māoriera eta euskararen biziberritze prozesuak elkarlotzen proiektuagatik irabazi du saria eta, garaikurra jaso ondoren, hizkuntza gutxituak biziberritzeko lanean egin duen 10 urteko ibilbidea aipatu zuen. “Ikerkuntza-lana ez da, hemen eta orain, nahikoa balioesten”. Horren aurrean, bere ibilbidean sari ugari jaso izanda ere, ikerkuntzaren ildoa alde batera uztea erabaki duela jakinarazi zuen, jardun horrek egunorokotasunean merezi duen duintasunezko baldintzak eskainiko dituen aukeraren bat sortu artean. Azkenik, talentuaren ihesaren aurkako neurriak hartu beharraz ohartarazi zuen.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.