Egun osoko ekimena antolatu du Lea-Artibaiko Itaiak biharko [uztailak 27]. Aisialdirako espazioa sortuko dute eta Mendexako frontoia izango da erdigunea; tela tailerra, bazkaria, kontzertu akustikoa eta pala txapelketa daude antolatutako ekimenen artean.
Mendi ibilaldiagaz hasiko dute eguna eta bi abiapuntu izango dituzte; Ondarroa eta Lekeitio. Ondarroan elizpetik irtengo dute 09:00etan, Lekeitiotik, berriz, 09:30etan irtengo dira Zita Hotelaren paretik. Ibilaldiaren helmuga Mendexa izango da.
12:00etan, oihal aereoen tailerra egongo da. “Publiko guztiari eskainia izango da, eta ez da esperientziarik behar izango”. Tailerrean parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute. Ostean, bazkari-luntxa izango dute, kontzertu akustikoagaz girotuta. Arratsaldean, berriz, pala txapelketa jokatuko dute. Itaiatik hurbiltzeko deia luzatu dute: “Animatu eta hurbildu!”.
EGITARAUA
09:00. Mendi martxaren irteera Ondarroako elizpetik.
09:30. Mendi martxaren irteera Lekitioko Zita Hoteletik.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.