Itsas jaialdia hartuko du Mutrikuk
Euskal Bateleroen Elkarteak urtean behin antolatzen duen Batelero Eguna Mutrikun egingo da: uztailaren 29tik 31ra bitartean egongo dira ekimenak.
Batelero Eguna ospatuko dute asteburuan Mutrikun. Euskal Bateleroak Elkartean urtero Euskal Herriko herri ezberdinetan antolatzen du, zehazki, uztailaren 31n. Aurten, urteko batzar orokorrean erabaki zuten Mutrikun egitea; uztailaren 29an hasi eta San Inazio egunera bitartean egongo dira ekimenak.
“Mutrikuko itsas zale eta itsastarrekin elkartu eta guztion artean Itsas Jaialdi dotore bat antolatzeko asmoa dugu”. Gaur gaurkoz, Getaria, Pobeña, Ondarru, Hondarribi, Plentzia, Zumaia, Bokale eta Orion egin izan da.
Bihar [uztailak 28] ailegatuko dira herrira, eta harrera egingo zaie. Zapatuan eta domekan, berriz, nabigazio librea, zinga txapelketa… egongo dira. Arkupegain elkarteari ere “merezitako omenaldia” egingo diote.
Bilakaera. 2008an Douarnenezen (Frantzia) Fetes du mer itsas jaialdia antolatu zuten eta Euskal Herria jaialdira gonbidatu zuten: dozena bat ontzi eta 50 bat lagun joan ziren bilkurara. “Ametsez beterik, eta gure itsas kultura tradizionala erakusteko eta zabaltzeko gogo biziz”. Bertan sortu zen Euskal Bateleroen elkartea sortzeko ideia.
Egun, itsas-bilkurak antolatzen dituzte, batelak erakutsi eta nabigatzen ikusteko aukera emanez, “lehia baino gehiago jai gogoz, giro atsegingarria sorturik”.
EGITARAUA
Bihar, uztailak 28
- Kanpotik etortzen diren ontzien harrera.
Zapatua, uztailak 29
- 09:30. Izen emateak eta eskifaien harrera.
- 10:00. Patroien Bilera.
- 10:00-15:00. Merkatu txikia eta herriko kontserberen produktuen dastaketa.
- 11:00. Nabigazio librea.
- 11:30. Arrietakua bisita
- 18:00. Zinga Txapelketa.
- 19:00. Omenaldia Arkupegain Elkarteari.
Domeka, uztailak 30
- 10:00. Patroien Bilera.
- 11:00. Debara irteera.
- 16:30. Mutrikura buelta.
- 18:00. Ontzi guztien porturatzea Mutrikun
- Ondoren. Antzerkia et akanta, Arkupen.
- 20:00. Trikipoteoa.
Astelehena, uztailak 31
- 10:00. Patroien bilera.
- 10:30. Usadiozko ontzien nabigazio erakustaldia.
- 12:30-14:30. Zinga ikastaroa.