Martxan da Mendexatik Karraspiora joateko autobusa
Mendexako eta Lekeitioko udalek autobusa antolatu dute, Mendexatik Karraspioko hondartza joan eta bertatik buelta egin ahal izateko.
Karraspiotik hiru irteeta izango ditu autobusak: Larrotegira, Mendexara eta Santa Katalinara.
Horrez gain, Larrotegiko autobus geltokitik Santa Katalinarako ibilbidea ere egingo du. Geldialdi guztiak Bizkaibusek egiten dituenaren berak izango dira. Gaur jarri dute martxan autobusa, eta abuztuaren 31ra arte egongo da zerbitzua. Bidaia bakoitza euro bat eta erdi izango da nagusientzat eta euro bat 12 urtetik beherakoentzat.
Karraspiotik Mendexarako autobusak kostako bidetik egingo du ibilbidea. Irteerak 11:15ean, 14:05ean eta 18:10ean izango dira. Mendexatik Karraspiora jaisteko, aldiz, ohiko errepidetik joango da autobusa, hiru ordutegi desberdinetan: 11:35ean, 14:25ean eta 18:30ean.
Bestalde, Larrotegiko autobus geltokitik Karraspiora joateko 11:00etan, 12:35ean, 13:45ean, 16:10ean eta 17:20ean irtengo da autobusa. Karraspiotik atzera Larrotegira bueltan joateko autobusak, ostera, 12:15ean, 13:25ean, 15:10ean, 17:00etan eta 18:45ean izango dira.
Karraspiotik Santa Katalinara 11:50ean, 12:55ean, 14:40ean, 16:30ean eta 17:40an joango da autobusa, eta Santa Katalinatik Karraspiora, ondorengo orduetan: 12:00etan, 13:10ean, 14:55ean, 16:45ean eta 17:55ean.