Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Euskal Herriko hondartzak aldarrikapenez bustiko dira

Domekan [abuztuak 6] Euskal Herriko hondartzetara joateko deia zabaldu du Etxerat elkarteak, "Etxera!" leloagaz.

2022ko hondartzetako martxa, Lekeition. 2022ko hondartzetako martxa, Lekeition.
Garaia Pagola Urriza
Lekeitio,Mutriku,Ondarroa
2023/08/02

Bizkaiko, Gipuzkoako eta Lapurdiko hamabost hondartzatan egingo dituzte mobilizazioak domekan [abuztuak 6], eta tartean, Ondarroan, Lekeition eta Mutrikun ere bai, 12:00etan. Ondarroan Alamedan, Mutrikun danborrean eta Lekeition Abadeen Moilan izango dira elkarretaratzeak, euskal preso, iheslari eta deportatu politikoek gaur egun jasaten dituzten euskubide urraketarekin amaitzeko aldarria eginez, eta “oraindik bizi duten egoeraz ohartarazteko”.

Adierazi dute dispertsioa eta urruntze politikarik barik egoera “hobea” dela, baina hala ere eskubideen urraketa ez dela amaitu, “etxerako bidea oztopatzen duten salbuespen neurriak eta eskubide urraketak arau direlako oraindik”. 156 preso, hamazazpi erbesteratu eta bost deportatu politikoak etxera itzuli behar direla azpimarratu dute elkarteko kideek. Horietatik 90ek haien zigorraren erdia bete dute, eta ondorioz, hirugarren gradua egokitzen zaie, baina hogei bakarrik daude hirugarren graduan. Bestalde, hamairu preso hirugarren graduan egon dira denbora batez, baina Auzitegi Nazionalak berriro ere bigarren gradura itzuli behar direla erabaki du. Gaineratu dute, gaur egun Espainian dauden 45 presori ez dietela Frantziako espetxeetan pasa duten denbora zenbatu. Beste hainbat aldarrikapen eta arrazoiren artean, preso, erbesteratu eta deportatu guzti hauek “etxean eta bizirik” nahi dituztela adierazteko elkartuko dira euskal hondartzetan.

Horrez gain, Etxerat elkartekoek Sarek abuztuan presoen eskubideen alde deitu dituen mobilizazioetan parte hartzera deitu ditu herritarrak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.