Gababus zerbitzua egongo da Ondarroako eta Gernikako jaietara joateko
Gernikara abuztuaren 14an eta Ondarroara abuztuaren 15ean eta 16an. Ispasterretik Ondarroara joateko autobusa bertan behera utzi dute
Gernikako jaietara joateko Gababus zerbitzua egongo da abuztuaren 14an, Aulestitik eta Munitibartik. Sarrerak abuztuaren 11, 13:00ak baino lehen erosi beharko dira www.gababusa.eus webgunean eta joan-etorria 5 euro izango da. Joateko, 20:15ean aterako da autobusa Aulestitik, eta 20:20an pasako da Munitibartik. Itzultzeko, ostera, 03:00etan edo 05:00etan egongo da.
Ondarroako jaietarako ere Gababus zerbitzua egongo da abuztuaren 16an eta 17an. Bi egunetan ordutegia berdina izango da. 12:00etan irtengo da Munitibartik, 12:05 Aulestitik, 12:10 Gizaburuagatik eta 12:15 Amorototik. Mendexarrek Lekeition hartu beharko dute autobusa, 12:20ean. Itzulerako ordutegia, 03:00etan edo 05:00etan egongo da. Sarrerak 5 euro izango dira eta erosteko azken eguna abuztuaren 14a, 13:00ak, izango da.
Ispasterretik Ondarroako jaietara joateko Gababus zerbitzua bertan behera utzi dute antolatzaileek, “bizikidetzaren aurkako jarrerak eta errespetu faltak” direla eta.