Mobilizazio jendetsuak Euskal Herriko hondartzetan
Guztira hamabost hondartzetan egin dituzte mobilizazioak, baita Ondarroan, Lekeition eta Mutrikun ere.
Atzo [abuztuak 6] Euskal Herriko kostaldeko hamabost hondartzetan martxa jendetsua egin zuten euskal preso, iheslari eta deportatu politikoek gaur egun jasaten dituzten eskubide urraketak salatzeko asmoz.
Lekeition, eguraldiaren eraginez, udaletxe aurrean hasi zuten martxa. Portuan zehar, tinglauraino, eta horik Abaroa Parkeraino. Elkartu ziren 257 pertsonak Eskolapera joan ziren jarraian, eta Gamarrara ostean, udaletxe aurrean amaitzeko. Ondarroan ere, 200 pertsonatik gora elkartu ziren, 227 zehazki.
Ez da lehenengo aldia Etxerat elkarteak “Hondartzetara!” ekimena antolatzen duena, eta iazko antzera, aurten ere 2.000 lagunetik gora mobilizatu dira Euskal Herriko kostadeetan. Antolatzaileek adierazi dutenez, senide eta presoentzat ez dituzte abantailak eskatzen, eskubideak baizik, eta legedi arrunta aplikatzea aldarrikatu dute.