Indiano Eguna ospatuko dute bihar Lekeition
Egun osoko egitaraua antolatu dute Zaletxuak Kultur Elkarteko kideek.
Egun osoko egitaraua antolatu dute Lekeitioko Zaletxuak Elkarteko kideek, Indiago Eguna ospatzeko. Goizean goizetik hasiko dituzte ekintzak, eta 22:00ak arte ez da aspertzeko astirik egongo.
Indiano Eguna lehenengoz iaz antolatu zuten arren, duela urte batzuk jantzi ziren lehenengoz indianoz, San Antolin jaietan: “Mozorro erraza eta polita iruditu zitzaigun, eta gure artean hitzegiten geundela, migrazioaren gaia atera zen. Zerbait egin nahi genuen horren inguruan, kontzientzia sortzeko eta konturatzeko gu ere migratzaileak izan garela. Horrela sortu genuen Indiano Eguna”. Goizean Esther Kortak hitzaldia emango du. Korta horren inguruan ikertzen dabil, eta Lea-Artibaitarrak eta euskaldunak nola Austaliara joan ziren kontatuko du, besteak beste.
Arratsaldean kantu tailerrekoak arituko dira kalez kale. Kantu tailerra da Zaletxuak Kultur Elkarteko ekintza berezienetakoa: “Bizi propioa duela esan dezakegu”. Elkarteko kideek herritar eta inguruko guztiak animatzen dituzte Indiano Egunera: “Oso mozorro erraza da, eta ondo pasatzea da helburua”.
Egitaraua
- 10:30. Itxaropena Txistulariak kalez kale.
- 12:00. Hitzaldia kultur etxean: Australiako kontuak, Esther Kortaren eskutik.
- 20:00. Eskolapean: Indiano topaketa eta photocall-a.
- 20:30. Kantujira.
- 22:00. Txirrist Txaranga kalez kale.