Gazta politenaren saria, Goienetxerentzat
Zapatuan [abuztuak 26] Elgoibarren 37. Gazta Lehiaketa egin zuten, ohi bezala, San Bartolome jaietan. Mutrikuko Goienetxe gaztandegiaren gazta aukeratu zuen publikoak, gazta politena bezala.
Horrez gain, lehen saria Lekarozeko Infernuko eta Kortariko Gasna gaztandegiak irabazi zuen, bigarrena Segurako Ondarre gaztandegiak, eta hirugarrena, Ilarduiako La Leze gaztandegiak.