Ondarroak ez du Kontxako Bandera lehiatuko
Ondarroa, 13:46,90eko denboragaz, hamabigarren geratu da sailkapenean.
Ondarroak ez du lehiatuko XVI. Kontxako Bandera, hamabigarren sailkatu ostean. Gogotik sufritutako estropada izan da gaurkoa, parte hartu duten hemezortzi klubentzat. Itsaso zakarra, olatu askogaz, eta haize bortitza egon da.
Lehenengo txandan atera dira indartsuenak, eta Euskotren Ligako lehen bi traineruak sailkatu dira: Orio 12:23,24ko denboragaz, eta Arraun Lagunak atzetik, 12:31,42ko denboragaz. Euskotren Ligako laugarrena sailkatu da hirugarren postuan,
Gaurko protagonistetako bat ETE Ligako bigarrena izan da, Zumaiako Telmo Deun, hain zuzen ere. ETE Ligako lehenengoari, Kaikuri, aurrea hartu dio eta laugarren sailkatu da, Orio baino 34 segundo eta 64 ehuneko gehiago egin ostean. Hondarribia eta Hibaika izan dira XVI. Kontxako Bandera lortzeko lehiatuko diren azken biak.
Atzetik geratu dira, bandera lortzeko ezin lehiatuta, Chapela eta Cabo, 13:18,94 eta 13:23,94ko denboragaz, hurrenez hurren.
Bigarren txandako azkarrena berriz, Zarautz izan da, 13:39,02ko denboragaz. Atzetik, Astillero iritsi da. Bigarren txandako hirugarren postuan eta sailkapen orokorreko hamabigarrenean Ondarroa sailkatu da, 13:46,90eko markagaz, Orio baino 1:23,66 gehiago egin ostean. Atzetik geratu dira Tiran, Deustu, Perillo, Hernani, Cesantes eta Mugardos.
SAILKAPENA:
- 1. Orio: 12:13,24
- 2. Arraun Laguna: 12:31,42 (+8.18)
- 3. Tolosaldea: 12:36,92 (+13.69)
- 4. Zumaia: 12:57,88 (+34.64)
- 5. Hondarribia: 13:04,42 (+41.18)
- 6. Hibaika: 13:06, 58 (+43.34)
- 7. Kaiku: 13:12,98 (+49.74)
- 8. Chapela: 13:18,94 (+55.70)
- 9. Cabo: 13:23,94 (+1:00.70)
- 10. Zarautz: 13:39,02 (+1:15.78)
- 11. Astillero: 13:41,92 (+1:18,68)
- 12. Ondarroa: 13:46,90 (+1:23,66)
- 13. Tiran: 13:56,98 (+1:33.74)
- 14. Deustu-Bilbao: 14:08,48 (+1:45.24)
- 15. Perillo: 14:25,28 (+2:02.04)
- 16. Hernani: 14:34,44 (+2:11.20)
- 17. Cesantes: 14:55,02 (+2:31.78)
- 18. Mugardos-Acabana-Ferrol: 15:04,66 (+2:41.42)