97 ontzik parte hartuko dute Lekeitioko Antzar Jaian
Martitzenean [irailak 5] iaz baino lau potin gutxiago itsasoratuko dira. Iaz irailaren 6a jai eguna izan zen.
Gaur [irailak 4] 10:00etatik 13:00etara osatu da biharko [irailak 5] Antzar Jaian parte hartzeko izen ematea, Kultur Etxeko Azkue Aretoan. 97 ontzik eman dute izena, hau da, iaz baino lau gutxiagok. Kontuan izan behar da iaz irailaren 6a jai eguna izan zela, eta horregatik parte hartzea handitu zela. Horietatik, 71 lekeitiarrak edo eskualdekoak izango dira eta 26 kanpotarrak.
Antzar Jaia 16:00etan hasiko da eta 19:00etan aterako da azken ontzia. Iaz hartutako erabakiari jarraituz, polimerozko antzarra (Antzartek) erabiltzeko aukera bakarrik izango dute parte hartzaileek.