Igoin Pikabeak jantzi du Euskadiko Aizkolari Gazteen txapela, Lekeition
Atzo [irailak 7] jokatu zen txapelketako herriko plazan, San Antolinetako jaien barruan.
Herri kirolez bete zen atzo [irailak 7] Lekeitioko Independentzia Plaza. Hasteko, herri kirolen tailerra egon zen, eta gero probak alde batera utzi, eta Euskadiko Aizkolari Gazteen Txapelketa lehiatu zen.
Zazpi aizkolari gazte aritu ziren nor baino nor gehiago, eta denen artean onena eta arinena Igoin Pikabea izan zen. Gipuzkoarrak jantzi zuen txapela. Hurrengokoa izan zen sailkapena:
- Igoin Pikabea: 15:40:01
- Unai Etxebarria: 16:36:08
- Aritz Oiarbide: 17:23:68
- Aitor Saralegi: 17:53:93
- Kimetz Oñederra: 20:32:57
- Oier Mitxelena: 20:54:32
- Jon Zaldua: 30:48:27