Igoin Pikabeak jantzi du Euskadiko Aizkolari Gazteen txapela, Lekeition

Atzo [irailak 7] jokatu zen txapelketako herriko plazan, San Antolinetako jaien barruan.

Herri kirolez bete zen atzo [irailak 7] Lekeitioko Independentzia Plaza. Hasteko, herri kirolen tailerra egon zen, eta gero probak alde batera utzi, eta Euskadiko Aizkolari Gazteen Txapelketa lehiatu zen.

Lekeitio aizkolari gazte

Argazkia: Lekeitioko Udala

Zazpi aizkolari gazte aritu ziren nor baino nor gehiago, eta denen artean onena eta arinena Igoin Pikabea izan zen. Gipuzkoarrak jantzi zuen txapela. Hurrengokoa izan zen sailkapena:

  1. Igoin Pikabea: 15:40:01
  2. Unai Etxebarria: 16:36:08
  3. Aritz Oiarbide: 17:23:68
  4. Aitor Saralegi: 17:53:93
  5. Kimetz Oñederra: 20:32:57
  6. Oier Mitxelena: 20:54:32
  7. Jon Zaldua: 30:48:27
  1.