Eguzki talde ekologistak kontzientzia zabaltzeko ekimena abiatu du
Zabor pilaketen aurreko kezka adierazi eta kartelak ezartzeko ekimena abiatu dute.
Mendian zein kostaldean ikusitako zabor pilaketen aurrean, Eguzki talde ekologistak arduraz jokatzeko beharra azpimarratu nahi izan du, eta horretarako kartelak ezarri dituzte.
Hain zuzen ere, udan, jende mugimendua areagotzen den garaian, zabor kopuruak ere gora egiten du, eta hori ingurumenak ordaintzen duela azpimarratu dute: “Naturaz gozatzeko irrikan dauden milaka eta milaka pertsonak hartzen dituzte mendi eta itsasbazterrak. Eta, nahiz eta jende gehienak ingurunea errespetatuz gozatzen duen, badago bere arrastoa uzten duenik ere”.
Egoera honen aurrean Eguzkitik kontzientzia zabaltzeko saiatuko direla nabarmendu dute, horretarako, kartelak jartzeko ekimena abiatuz. “Ideia ondo baderitzozue, lagundu gure karteletako bat inprimatzen eta erabilgarria izan daitekeela ikusten duzuen lekuan jartzen. Kontuz, beti ere, kartela hondakin ez bihurtzea kontuan hartuta”. Ekimenagaz bat egin nahi dutenentzako, harremanetan jartzeko posta elektronikoa zabaldu dute: eguzki.eguzki@gmail.com.