Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Kirola eginez ospatuko dituzte Aitxe Kutz jaiak berriatuarrek

Umeentzako jolasekin hasiko dute jai eguna, izan ere, duatloia egingo dute herriko gaztetxoenek.

Ane Maruri Aransolo
Berriatua
2023/09/13

Berriatuko bizilagunentzako jai egun handia da biharkoa: Aitxe Kutz eguna. Eguna bihar bada ere, berriatuarrak zapatuan bilduko dira eguna ospatzeko, eta kirola eta festa uztartuz egingo dute hori.

Udazkena badatorrela adierazten duten egunak dira hauek, udako egunei agur esatekoak, eta horretarako egitarau oparoa prestatu dute Berriatuan.

Umeentzako jolasekin hasiko dute jai eguna, izan ere, duatloia egingo dute herriko gaztetxoenek, eta aringa-aringa zein bizikletaz ibiltzeko aukera izango dute. Duatloian parte hartzeaz gain, herri kirolak probatzeko aukera ere izango dute.

Izerdia botata, herri bazkarian batuko dira herritarrak Arriola jatetxean. Kalean bazkaldu gura duenak hori egiteko aukera izango du, baina mahaiak eta aulkiak udaletxean eskatu beharko dituzte aurretiaz.

Arratsaldean, berriz, iazko legez, herritarren arteko bizikleta desafioan elkartuko dira berriatuarrak. behin desafioa amaituta, sari ederraz gozatuko dute: parrilladan elkartuko baitira.  Egonaldia Izarra eta Mirari trikitilariek girotuko dute.

Zapatua, irailak 16
11:00. Umeentzako jolasak: Duatloia (aringaringa eta bizikleta) eta herri kirolak.
13:00. Herritarren arteko herri kirolak eta lasto jaurtiketa, Tubiren eskutik.
14:30. Bazkaria Arriola jatetxean. Kalean bazkaldu gura duenak udaletxean eskatu beharko ditu mahaiak eta aulkiak.
16:00. Ur jolasak.
17:00. Herritarren arteko bizikleta desafioa: kostari buelta.
20:00. Parrillada.
Iluntzean. Izarra eta Mirari trikitilariak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Elkarbizitzan oinarritutako etorkizun bat aldarrikatu dute ehunka lagunek Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilboko Aste Nagusiko seigarren egunean gizon bat atxilotu dute indarkeria matxistagatik

Euskal Herria, Bizkaia

Bi gizon atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiko bosgarren egunean indarkeria matxistagatik

Bizigiro, Bizkaia

Teknikarien greba «arrakastatsua» dela eta, 48 bat jarduera bertan behera utzi dituzte Bilboko Aste Nagusian

Euskal Herria, Bizkaia

Bilboko Aste Nagusiko laugarren egunean bi lagun atxilotu dituzte sexu ukituak egitea leporatuta

Euskal Herria, Bizkaia

Irailaren 13ko mobilizaziora deitzeko agerraldia egin du Ernaik Bizkaiko Gazte Egunean

Euskal Herria, Bizkaia

Gernikako Udalak gaztetxean egin nahi dituen obrak geldiarazi ditu Egurre gazte asanbladak

Euskal Herria, Bizkaia

Jatabeko Udalak salatu du bentonita bota dutela Gatika eta Cubnezais lotzeko interkonexio elektrikoaren lanetan

Euskal Herria, Bizkaia

Hamahiru pertsona atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiko bigarren egunean

Euskal Herria, Bizkaia

Juan Mari Aburto: «Kaleko saltzaileak erakunde kriminal baten parte dira»

Euskal Herria, Bizkaia

Gernikako gaztetxeko kide bat ‘Gernika’ margolanean zintzilikatu da, gaztetxea hustu nahia salatzeko

Euskal Herria, Bizkaia

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionalera deitu du urriaren 3rako

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.