Eztanda egin dute Galbaixoek
Gaur gauean Puro Relajo taldearen kontzertua egongo da. Bihar marmitako lehiaketak hartuko du Beheko Plaza.
Danborrak hastinduaz, Goiko Plaza emozioz bete eta Galbaixo jaiei ongietorria eman zieten mutrikuarrek atzo gauean. Gaur, berriz, inork ez du urteroko hitzordura hutsik egin: goitibeheren jaitsierara. Goizean abiatu da festa giroa Galbaixo Egunean, hain zuzen ere, mezaren ostean, urtero legez, herri kirolak izan baitziren protagonista.
Pentatloia lehiatu dute Jagoba Otargik, Xabier Zalduak, Karmele Gisasola Zelaik eta Uxue Ansorregi Ibirik. Paulo Azpiazuk, berriz, harri jasotze erakustaldia eman du. Herri kirolen ikuskizunaz gozatu, bola partida bat bota edota jan-edanean aritu dira bertan bildutakoak. Ansorregi eta LarraƱaga trikitilarien doinuekin,Ā goiz ederra pasatu dute.
Giroa puntu-puntuan eta eguzkia goi-goian, guztia prest zegoen ondorengo ekimenari gogoz ekiteko. Ohi legez, 14:30ak emanaz batera jaitsi da lehenego goitibehera; Galbaixo gainetik Goiko Plazarainoko bidea osatzeko, eta atzetik etorri dira gainontzekoak; ohiu, abiadura eta jai giroa izan dira nagusi. Herritarrek harrera ezin hobea egin diode, bide inguruak beteta egon baitira. Hala ere, gorabeheraren bat ere egon da bidean, eta etenaldiak egon dira jaitsieran. Ā
Denetarik ikusteko aukera egon da; bakarlariak, bikoteak, hirukoteak eta baita talde handiak ere. Talde berriak ikusteko aukera ere egon da, baina betikoek ere ez dute hutsik egin. Urtero-urtero ibilbidea osatzen duenik bada, eta gaur ere egon dira. Horren adibide, goitibehera guztietan azkenengo lekuan ateratzen direnak: Potronor. Ikurrinak eta ikurrak izan dira nagusi, eta omenaldiak ere egin dituzte. Herrian punta-puntako giroa ezarrita, 18:00etan urteroko hitzorduari heldu diote: Galbaixo jaietako lehenengo sokamuturrari.Ā