Sukaldean pasa dute goiza Galbaixo Txiki Egunean
Josi Lizardik eta Edu Arrietak irabazi dute Txoko Eder Elkarteak antolatzen duen marmitako lehiaketa. Arratsaldean sokamuturra eta DJ Bull egongo dira, eta gauean zesta-punta partida.
Gaur [irailak 15] mutrikuarrak Galbaixo jaietako umeen eguna ospatzen ari diren arren, eguneko ekintzak nagusiek hasi ditzute, marmitako lehiaketagaz. Atzo egun luzea izan bazuten ere, gaur 10:00etan prest zeuden herritarrak, Beheko Plazan. Guztira 14 bikotek parte hartu dute, eta guztiek marmitako ederrak egin dituzten arren, Josi Lizardik eta Edu Arrietak irabazi dute. Sari banaketaren ostean enkantea egin dute, eta lehenengo sarituen marmitakoa 100 euroren truke erosi dute herritarrek. Bigarren postua aldiz, Mari Karmen Ansorregik eta Belen Fundazurik lortu dute, eta beraien marmitakoaren truke 140 euro ordaindu dute mutrikuarrek. Hirugarren postuan Iker eta Jon Basurko geratu dira, eta 90 euro ordaindu dute beraien marmitakoaren truke.
Sari banaketaren aurretik,Ā Joseba Palenzuela herriko alkateak Txoko Eder elkarteari eskerrak eman dizkio, marmitako lehiaketa antolatzen egiten duten lanarengatik. Horrez gain, aipamen berezia egin dio aste honetan zendu den IƱaki Mendizabal Goixerriri: “Gaurko egunean ia derrigortuta gaudela uste dut bera aipatzera. Marmitako lehiaketako lapiko artean urte askotan ibili izan da IƱaki Goixerri, eta aste honetan joan zaigu”.Ā
Beheko Plazan marmitakoak egiten zebiltzan bitartean, umeak erraldoiei harriduraz begira egon dira Goiko Plazan. Beste batzuk aldiz, buruhandiengandik ihes egiten korrika ibili dira, kalean gora eta behera. Giro ezin hobea jarri dute txistulariek ere, Erdiko Kalen barrena Beheko Plazaraino. Ostean, berriro ere Goiko Plazara igo eta 12:30ean pottoken gainean umeak izan dira protagonista.
Musikazaleek ere asetu dute gosea Mutrikuko Musika Bandaren kontzertuagaz. Famili eta lagunartean bazkaldu eta arratsalderako ere prest daude herritarrak. Umeetzako uraren parkea egongo da EgaƱaneko frontoian, 19:00ak arte. Horrez gain, Mutrikuko jaieta falta ezin den sokamuturra egongo da, ohi bezala, 18:00etan. Ostean, Beheko Plazan DJ Bull arituko da musika jartzen gauerdira arte. Kirolzaleek ere hitzordu garrantzitsua dute gaur, Miruaitz Frontoian. 22:00etan EƱaut eta Atain II arituko dira zestan, Alex eta Manziren aurka. Egunagaz amaitzeko Jose Antonio Egurbideri omenaldia egingo diote.
Gaurkoa gutxi balitz, bihar ere egun garrantzitsua dute aurretik mutrikuarrek eta festa Galbaixotik portura jaitsiko dute PiƱastei Eguna ospatzeko, hain zuzen ere.