Zapatuan [irailak 16] lehiatu zuen Urdulizen. Hurrengo erronka Bizkaiko Txapelketan du, helburu handiekin.
Aitor Etxaniz markina-xemeindarra bidea egiten ari da Giza Proben munduan. Zapatuan [irailak 16] bigarren geratu zen Urdulizko udaletxeko plazan jokatutako Euskadiko Txapelketan. Txapela Eneko Bilbaok jantzi zuen 2 untze eta 1/2 eta 0,69 metrogaz, markina-xemeindarra bigarren izan zen 2 untze eta laurdenagaz eta hirugarren Joseba Sanchez geratu zen 2 untze eta 1,92 metrogaz. Podiumetik kanpo geratu zen laugarren Gorka de la Concepcion untze bat eta 3/4gaz, bosgarren Jose Angel Ikaza untze bat eta 1/2gaz eta seigarren Aitor de la Concepcion untze bat eta 1/4gaz.
Etxaniz “pozik” agertu da lortutako emaitzagaz: “Egia esan ez nuen emaitza hori espero, egun oso ona izan nuen eta lasai aritu nintzen lanean”. Orain Bizkaiko Txapelketa du helburu markina-xemeindarrak. Mendatako lehen jardunaldian bigarren izan zen Bilbaoren atzetik. Urriaren 14an Getxon lehiatuko dute bigarrena eta final handia azaroan izango da Nabarnizen. Hain zuzen ere, bigarren postua du helburu. “Nabarnizen entrenatzen dut, oso gustuko dudan probalekua da eta txapelagatik borrokatzen egon nahi dut. Hori bai, argi daukat Bilbao garaitzea oso zaila izango dela”.