Omenaldi “hunkigarria” jaso du duela 40 urteko Artibai FTko lehen taldeak
Zapatuan [irailak 16] Markina-Xemeingo Barroeta futbol zelaian elkartu ziren.
Zapatuan [irailak 16] Artibai Futbol Taldeak duela 40 urteko lehendabiziko taldean jokatu zuten jokalariak omendu zituen. Hain zuzen ere, Barroetan jokatzen duen klubak hainbat ekintza antolatu ditu bere 40. urteurrenean eta omenaldia horietako bat izan zen, aurretik Artibai FT eguna ospatu zuten, adibidez.
Etxeko taldeak Trapagaran taldearen aurka jokatu zuen denboraldiaurreko lagunartekoa baino lehen egin zieten omenaldia: 0-0 amaitu zen partida. Talde bakoitza alde batean eta txalo artean egin zieten bi taldeetako kideek zein zaletuek ongi etorria. Omenaldia “hunkigarria” izan zela esan dute, merezitakoa oso.