Karmel aldizkariak azken alearen aurkezpena egin du
Joan den zapatuan [irailak 16] Markina-Xemeingo karmeldarrek urteko bilera egin zuten eta bidez batez azken alearen aurkezpena egin zuten. Adierazi dutenez, bertan izan ziren urtean zehar parte hartzen duten hainbat lagun. Beste asko ere izan ziren hurbildu ezin izan zirenak. 2023 urtearen nondik norakoak azaldu bakarrik ez, eta gozamenerako tartea ere izan zuten. Iturreta auzoan elkartu ziren batzarraren ostean eta lagun arteko bazkaria egin zuten. Zelan ez, guztiaren gidari Julen Urkiza eta Luis Baraiazarra izan ziren.