Eskaintza oparoa dakar Aulestiko Hirugarren Adineko eta Pentsiodunen Elkarteak
Mantentze gimnasia, alzheimerrari buruzko hitzaldia eta egun osoko irteera antolatu dituzte.
Aulestiko Hirugarren Adineko eta Pentsiodunen Elkartea martxan hasi da udako etenaldiaren ondoren eta hainbat ekimen antolatu ditu; Lezikan bazkaltzeko irteera, hitzaldia eta mantentze gimnasiako ikastaroa.
Urrian abiatuko da mantentze gimnasiako ikastaroa erabilera anitzeko gelan: izena emateko azkenengo eguna irailaren 29a izango da: 94 627 92 06 (Privato) edo 600 42 55 04 (Elena) zenbakietara deituta egin daiteke. Prezioei dagokionez, kideek 20 euro ordainduko dute hilean, kideak ez direnek, berriz, 25 euro.
Urriaren 5ean, 17:30ean, Udal aretoan Elikadura eta alzheimerraren gaixotasunaren arteko lotura aztertuz hitzaldia eskainiko du Miren Altuna Azkargortak.
Horrez gain, urriaren 18an hitzordua zehaztu dute: Bazkaria antolatu dute Lezikan. Egun osoko ibilaldia antolatu dute. 09:00etan aterako dira Torrezelaitik, eta 11:00etan, bisita gidatua egingo dute Bermeoko Arrantzaleen Museoan. Ondoren, mahai inguruan batuko dira eta ostean, karta jokoei ekingo diote: brisa, mus eta tute txapelketak egongo baitira. Izena eman nahi dutenek horretarako aukera dute urriaren 8a baino lehenago, 94 627 92 06 (Privato) edo 600 42 55 04 (Elena) zenbakietara deituta.Irteeraren prezioa 30 eurokoa izango da.