Goenaga eta Basurko nagusi, Tontorramendiko X. Igoeran
Gizonezkoen podiuma Etxeberriak eta Eluk osatu dute. Emakumezkoen podiuma, berriz, herritarrentzat izan zen: Casais eta Ituartek.
Iñaki Goenaga Aristi soraluzetarra eta Eneritz Basurko ondarrutarra nagusitu dira Tontorramendiko X. Igoeran. Goenagak 16 minutu eta 20 segundo behar izan zituen bi kilometroko ibilbidea osatzeko; Basurko Pagoagak, berriz, 24 minutu eta 51 segundotan osatu zuen proba.
Aurrera Mendi Taldeak eta Ondarroako Gazte Asanbladak elkarlanean antolatutako probak harrera ona izan du, berriz ere. 44 parte hartzaile izan zituen eta ikusleek ere ez zuten hutsik egin, asko izan ziren ibilbideko puntu ezberdinetan oihu artean parte hartzaileak animatu zituztenak.
Gizonezkoen podiuma Oier Etxeberria Zubimendi (16.57) azpeitiarrak eta Aitzol Elu Etxano (17.09) ondarrutarrak osatu zuten. Emakumezkoen podiuma, berriz, herritarrek osatu zuten; Irati Casais Eizagirre (25.53) eta Ane Ituartek (19.30).
Antolatzaileak pozik agertu dira izandako harreragaz eta eskerrak eman nahi izan dizkiete, proban parte hartu zutenei, ikusleei eta baita eguneko ekimenetan parte hartu zutenei ere: “Hamargarrena ere joan da. Eskerrik asko parte hartzaileei, harri jasotzaileei, bertsolariei, argazkilariei, bazkarian batutakoei eta animatzen aritututakoei. Egun ederra izan zen”.