Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Irati Larrañagak eta Jon Alberdik irabazi dute Markina-Xemeingo II. Txara Trail lasterketa

Domekan [urriak 1] lasterketa motzean Nahia Ibarzabal eta Jon Feijoo nagusitu ziren.

emakume txara trail lasterketa laburra 2023 Emakumezkoen lasterketa luzeko podiuma. Argazkia: Txara Trail
Mikel Reina Barros
Markina-Xemein
2023/10/02

Guztira 180 pertsonak parte hartu zuten atzo [urriak 1] Markina-Xemeingo II. Txara Trail martxan eta lasterketan. Eguraldi eguzkitsua lagun izan duten parte hartzaileek, akaso “bero gehiegi” egin zuela esan dute Arin-Aringa taldeko antolatzaileek. Hala ere, batez ere giro ona nagusitu zen. Bertaratu ezin izan zutenek streaming bidez ikusi ahal izan zuten lasterketa.

II. txara trail gizonak

Gizonezkoen lasterketa luzeko podiuma. Argazkia: Txara Trail

Lasterketa luzean Larrañaga eta Alberdi nagusitu ziren. Emakumezkoetan, usurbildarrak nagusitasunez lortu zuen garaipena 2.35.53ko denboragaz. Bigarren Veronica Pardo izan zen 3.07.28ko denboragaz eta Nerea Otaegik 3.10.47 behar izan zituen 21,5 kilometroko ibilbidea osatzeko. Gizonezkoetan, tarteak estuagoak izan ziren. Alberdik 2.02.30ko denboragaz gailendu zen, Oier Kareaga eta Gaizka Ansola herriko semeak hurbil izan zituen 4.47ra eta 5.28ra, urrenez urren.

II. Txara Trail lasterketa laburra emakumeak

Emakumezkoen lasterketa laburreko podiuma. Argazkia: Txara Trail

Laburrean, 14,7 kilometrokoan, herrian geratu zen garaipena nesketan. Nahia Ibarzabalek 1.41.50ko denboran iritsi zen helmugara, minutu eskasera heldu zen Itsasne Urkiaga bigarren sailkatua eta Ainhoa Medina izan zen hirugarren 1.45.05eko denboragaz. Mutiletan Feijoo ondarrutarra nagusitu zen 1.17.02ko denboragaz, bigarren Joanes Txurruka izan zen 1.21.59ko denboragaz eta hirugarren Ekhi Sukia (1.23.15). lehen markina-xemeindarra Jon Patxi Aldaolea izan zen, zortzigarren.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.