35 parte hartzaile aritu dira Elantxobe eta Lekeitio lotu dituen Euskadiko Txapelketan, kadete, senior eta beterano mailetan banatuta. Antolatzaileek balorazio "positiboa" egin dute.
Lehenengo jardunaldian, "nahikoa parekatuta" aritu dira bikoteak. Txapelketak iraun bitartean, ostiralero Miruaitz pilotalekura hurbiltzeko gonbidapena luzatu dute antolatzaileek.
Sei ardatz izango ditu ikasturte berriak. Etxelila ordutegia zabalduko du, zehazki, eguaztenetan eta eguenetan goizetan ere zabalik egongo da. Urriaren 5ean zabalduko da izena emateko epea.
'Helga' txakurra irailaren 1ean desagertu zen, Muniozguren inguruan ikusi zuten azken aldiz.
Domekan [urriak 1] lasterketa motzean Nahia Ibarzabal eta Jon Feijoo nagusitu ziren.
Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 27a izango da. Argazkiak, marrazkiak edo ordenagailuz egindako konposaketak bidali daitezke lehiaketara.