Martin Arrantzale Erraldoia txoria agertu da Lekeition
'Megaceryle alcyon' hegaztia historian bigarren aldiz bakarrik heldu da Europara. "Oso arraroa eta ez ohikoa" da Ameriketatik kanpo aurkitzea. Bisitari asko erakarri ditu herrira.
Irailaren 25ean ikusi zuen lehen aldiz Jon Zubiaur lekeitiarrak herrian. Kolore zuri-beltzak ditu eta 28-35 zentimetro luze da. Hain zuzen ere, Martin Arrantzale Erraldoia Ipar Ameriketakoa da, bertan egoten da urteko zatirik handienean kumak bertan egiten dituelako, Kanada inguruan batez ere. Gero, Mexiko eta Karibe aldera emigratzen duela azaldu dute adituek. Horregatik da hain “oso arraroa eta ezohikoa” Europara arte heldu izana. Txoriak aztertzen dituztenak dakitenez beste urte baten bakarrik heldu da Megaceryle alcyon Europara. 2009an izan zen eta Murtzian agertu zen.
“Ez dakigu zehazki zelan edo zergatik heldu den Lekeitiora. Izan daiteke azken hilabeteetan Ameriketan egon diren urakanengatik galdu ahal izan da edo itsasontzi bati jarraituz Euskal kostaldera heldu”. Argi dagoen bakarra da Lea ibaitik gora eta behera ibiltzen dela, araztegi ingurutik batez ez. Marearen arabera mugitzen da, baina “normalean ezkutatuta” dagoela esan dute, marea gora dagoenean ikusten omen da gehiago. “Inguruko martinak baino apalagoa da, gutxiago ikusten da”.
Ordutik asko izan dira azken egunetan Iberiar Penintsulatik etorri diren adituak, baita Frantziatik ere. Asko dira toki guztietatik etorrita argazki kamerekin ikusten direnak Lekeition, asteburuetan batez ere. Adituek uste dute udazkena eta negua ingurutik igarotzea izan daitekeela, bisitari gero eta gehiago erakarriz.