Zinta moztuta, hasi da VI. Marabilli Sormen Festibala
Gaur [urriak 6] Marabilli Parade kalejiragaz herria kolorez zipriztindu dute eta hasiera ofiziala eman diote sormen festibalari. Asteburuan ekimenik ez da faltako Ondarroan, domekara bitartean egitarau bete-beteagaz gozatzeko aukera egongo baita.
Pelikula moztuta eta giro apartagaz hasi da ofizialkiĀ Ondarroako VI. Marabilli Sormen Festibala. Ohi legez, kolorez, umorez eta emozioz betetako Marabilli Parade kalejirak ireki du bidea Beikozina aurreraino.Ā
Manuel Elu aurretik zutela kalejira Kofradia Zaharraren parean hasi da, Ā eta Kresala Musika Bandaren doinuek girotuta, kolorez jantzi dute herria. Ondarroa Arraun Elkarteko arraunlariak aurrea hartuta, Manuelistak, Aitzol Aramaioren lagun eta senideak, gonbidatuak eta herritarrak jai giro ezin hobea jarri dute, bada bidean giroan murgildu eta kalejirara batu denik ere. Beikozinara helduaz batera,Ā pelikularen zinta mozketa egin dute, ohi legez,Ā Izar Aramaiok moztu du zinta, amaren laguntzagaz.
Herritarrak prest zeuden Sekuentzia kuttunak ekimenari hasiera emateko eta txalo zaparrada artean hartu dituzte Fermin Muguruza eta Arantza Santesteban zinemagileak. Txandakatuz, bakoitzak bere sekuentzia berezienak aurkeztu eta partekatu ditu herritarrekin. Tartean, Chantal Akerman, Charlie Chaplin eta Jim Jarmuschen sekuentziez gozatu dute. Barre artean, ekitaldi polita osatu dute zinemagileek, eta ikusleek gozamenez betetako aurpegiekin eta txalo artean eskertu diete gonbidatuei.
Ondoren, 10 minutuĀ ekimenaren txanda heldu da. Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Asier Altuna, Iker Sanchez, Irati Bilbao eta Ainhoa Moiua oholtzaratu dira eta esperientziak partekatuz solasaldi ederragaz gozatu dute ikusle zein gonbidatuek.Ā
Ekitaldia borobildu dute, ohi legez, III. Marabilli Sormen saria eta azkena emanez. Kirmen Uribek bideo bidez hitz batzuk eskaini ditu aurtengo saridunaren omenez: Ā “Pertsona oso bereziari emango diogu, pertsona horrengatik gara eta beregatik sortu zen Marabilli, lagun, familia eta eredu da, bizitzarako eta arterako”, Aitzol Aramaiorentzat izan da saria. “Berarentzat gure maitasun guztia”. Izar Aramaiok Ā jaso du buruhandia.Ā
Marabilli hasi besterik ez da egin, gaurtik eta Ā domekara bitartean egitarau bete-beteaz gozatzeko aukera izango dute hurbiltzen direnek:Ā zinema, antzerkiak, kontzertuakā¦ gozamena nahi adina eta nahi eran, etenik barik.