Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Bost ekimen dakartza Berriatuko Literatur Asteak

Martitzenean [urriak 17] hasi eta barikura [urriak 20] bitartean bost literatur ekintza egongo dira aukeran, ume zein nagusientzat.

Naia Arantzamendi
Berriatua
2023/10/12

Berritxu Danok Einaz elkarteak Berriatuko Udalagaz elkarlanean antolatutako Literatur Asteak bost ekimen dakartza urriaren 17tik 20ra bitartean eta haur zein helduei bideratutako saioak uztartuko dituzte, denak ala denak, erdigunean literatura izango dituztelarik.

Martitzenean ekingo diote ekimenei eta Mireia Delgado ipuin kontalariak bi saio eskainiko ditu. Narrazioa, poesia, asmakizunak eta antzerki apur bat uztartuko dituen Hitzak josten saioa  haur eta helduei bideratuta egongo da. “Ipuinetako hitzak tximeleten berezko hegaldiaren erritmora datoz gugana. Hitz batzuk, kili-kili egin eta etorri diren bezala alde egiten dute. Badira ordea, kili-kili egin eta barruraino sartzen zaizkigun hitzak”. Bigarren saioa, berriz, helduei zuzendutako  ikuspegi feminista duen Hariak, jostorratzak eta zauriak narrazioa izango da. “Lotzen gaituzten hariak ikusezinak omen dira eta, batzuetan, zaila da haien neurria hartzea… Zein da hari horiek mantentzeko tentsio egokia? Zenbat tiratu eta zenbat askatu?”.

Eguaztenean [urriak 18] irakurketa klubak antolatutako saioaren txanda izango da, zehazki, Amets Arzallus Antiaren Miñan liburua landuko dute, idazleagaz batera. Eguenean, berriz, Perli eta Koxkoloren ikuskizunean musika eta dantza uztartuko dira eta gozamenerako hitzordua izango da: “Bidaia liluragarri bat egitera eramango zaituztegu. Musika eta dantzaren laguntzaz, toki zoragarriak eta lagun bitxiak aurkituko dituzue munduan zehar, eta ilargira ere iritsiko zarete”.

Ekimenez jositako astea borobiltzeko asmoz, Maria Luisa Arrietaren Mi transformacion liburuaren aurkezpena egingo dute Saioa Lopezen laguntzagaz.

EGITARAUA

  • Urriak 17 [martitzena]. Hitzak josten haur eta helduentzat, 17:00etan, liburutegian. Hariak, josorratzak eta zauriak Mireia Delgadoren saioa helduentzat, 19:00etan, bideo gelan. 
  • Urriak 18 [eguaztena]. Miñan, irakurketa kluba Amets Arzallusekin, 19:00etan, liburutegian.
  • Urriak 19 [eguena]. Perli eta Koxkolo, 17:00etan, bideo gelan.
  • Urriak 20 [barikua].  Maria Luisa Arrietaren Mi transformacion liburuaren aurkezpena,  Saioa Lopezekin, 19:00etan, bideo gelan.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.